Resa enpresak egindako Ingurumen Inpaktuaren Ikerketa eta Proiektu Teknikoan jartzen duenez, Zubietan eraikiko duten errauste plantako eskoriek erabilerarik ez badute, Cespak Mutiloan duen zabortegira bideratuko dituzte. Errauskailuko eskoriak Mutil...
Sasieta Mankomunitateko Batzar Errektoreak abenduaren 1ean onartutakoaren arabera, Sasietak, Atez ate bilketa sistema eta bilketa mistoa (mankomunitate beraren barruan, bost edukiontzietan oinarritutako bilketa eredua eta Atez-ateko sistema uztartzen dituena) aztertuko ditu. Azterketa, etorkizunean Sasieta Mankomunitateko eremuan, bi sistema horiek zer nolako bideragarritasuna izan dezaketen zehazteko erabiliko dute. Sasietak jakitera eman duenez, aipatutako azterketa, egungo hiri hondakinen bilketa zerbitzuko kontzesioaren epemuga bukatu baino urte bete lehenago egongo da amaituta, ondoren mankomunitateak horrela erabakiko balu, lehiaketa berriaren baldintza pleguak zehazteko oinarri bezala erabili ahal izateko. «Dena den, hori baino lehen, azterketaren emaitzak aztertzeko eta eztabaidatzeko behar adina denbora hartuko dugu». Lankidetza hitzarmenak Sasietaren hitzetan azterketa hori «behar bezala gauzatzeko», mankomunitateak erakundeen arteko lankidetza hitzarmenak edo akordioak bultzatuko ditu Atez ate sistema eta bilketa mistoa garatuta dauden lekuetako datuak trukatu eta aholkularitza teknikoa jaso ahal izateko. Horrez gain, Atez ate sisteman eta sistema mistoan ospea duten erakunde independienteen edo adituen kanpoko asistentzia teknikoa kontratatuko du Sasietak. Azterketa egiten duten bitartean, etxeetako hondakinen zati organiko konpostagarriaren gaikako bilketa, marroi koloreko edukiontzien bidez egingo dute Sasieta Mankomunitate osoan. Horrekin batera, autokonpostaia ahalik eta gehien zabaltzeko asmoa ere badute, «lanketa berezia» eginda. Jarraipen Batzordea Sasieta Mankomunitateko Batzar Errektoreak Jarraipen Batzorde bat izendatuko du, berak erabakitzen duen [...]
VII. Literatura-Tertulia abenduaren 16an egingo dute segurarrek, Liburu eta Disko Azokaren egitarauaren barruan. Literatura zaleek, 18:30ean izango dute hitzordua Segurako kultur etxean. Saio horretarako aukeratutako liburua Andoni Etxeberria eta Ai...
Mutiloako kultur astearen barruan, ostiralean, abenduaren 17an umeentzako emanaldia izango da udaletxeko ganbaran 17:30ean. Bi ordu beranduago helduek berriz ardo kata egingo dute toki berean.
Mila Osinalde musikari zumarragarrak organo kontzertua eskaini zuen pasa den larunbatean. Zumarragako parrokiko organoa zahar berritu ondoren erabiltzen zen lehenengo aldia izan.
Loinazko San Martin plaza azpira itzuliko dira datorren asteartean azokan postua jartzen duten 21 baserritarrak eta bestelako jakiak saltzen dituzten 12 saltzaile. Urte bat eta bi hilabete dira azoka Gernika pasealekuan eta inguruetan egiten dela, Bea...
Ertzaintzak 27 urteko gazte atxilotu zuen atzo arratsaldean Ordizian, ustez 76 urteko gizonezko bat autoarekin harrapatu eta laguntza ematera gelditu ez izanagatik. Agurea Donostiako Ospitalean dago, zaintza berezien gelan, oso larri. Istripua Zumalaka...
Haur eta gaztetxo ugarik parte hartu dute, Elorri kultur elkarteak, Segurako Udalaren laguntzarekin antolatutako Ipuin, Bertso eta Marrazki sariketan. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, guztira 230 lan jaso dituzte. Horietatik 141 marrazkiak dira, 78 ipuinak eta 11 bertsoak. «Urtez urte emaitza oso txukunak ematen dituen ekimena da eta aurtengoa ez da salbuespena izan». Horrenbestez, oso gustora daude Elorriko kideak, jasotako erantzunarekin. Segurako Elorri kultur elkarteak euskara eta euskal kultura suspertzeko eta indartzeko helburuarekin burutzen du lehiaketa hori. Aurtengoa antolatzen duen zazpigarren aldia da. Lehen ere bertso eta ipuin lehiaketak egiten zituen Elorrik, «ez ordea, egun ezagutzen dugun formato horretan» gehitu du Elorriko ordezkari batek. Hedapen zabala Aurtengo txapelketaren deialdia ere Iparra-Hegoa aste kulturalean partaide izan diren ikastoletara eta herri eskoletara hedatu dute, baita Goierriko hainbat ikatetxeetara, bertso eskoletara eta bertsoa lantzen duten Goierriko beste eskoletara ere. «Modu horretan, Euskal Herriko herrialde eta eskualde desberdinetako haurren esamolde eta euskalki desberdinez elkar ezagutzeko eta aberasteko aukera izan dugu». Elorriko kideek eskerrak eman nahi dizkiete parte hartu duten ikastetxeei eta baita bertako irakasleei ere «beraiek gabe ezinezkoa izango litzatekeelako txapelketa hau aurrera eramatea». Aurtengoan lehiaketaren oinarriek bere horretan jarraitzen badute ere, bi aldaketa egin dituzte antolatzaileek: bata, mailei dagokiona eta bestea, epaimahaiko kideei dagokiona. [...]
Euskal liburu, disko eta jostailuen azokaren harira antolatutako egitarauaren barruan, asteazkenean, abenduaren 15ean, arratsaldeko bostetatik aurrera, Porrotx pailazoa haurrekin jolasean ibiliko da kultur etxean. 18:30ean berriz, Joxe Mari Agirretx...
Mutiloako kultur astearen barruan, Iban Mate sukaldariak hitzaldia emango du abenduaren 15ean, asteazkenean, 19:30ean udaletxeko ganbaran
Mutiloako kultur astearen barruan, abenduaren 16an, ostegunean, Iñaki Salegi Zumarragako Ospitaleko medikuak osasunari buruzko hitzaldia emango du udaletxeko ganbaran 19:00etan
Egileak liburuan baieztatzen duenez, Antioko baseliza ez da erromaniko estilokoa eta Zumarragako parrokia bera, ez da orain arte uste izan den...