Errauste plantako eskoriak Mutiloara eramateko aukerak kezka sortu du
Resa enpresak egindako Ingurumen Inpaktuaren Ikerketa eta Proiektu Teknikoan jartzen duenez, Zubietan eraikiko duten errauste plantako eskoriek erabilerarik ez badute, Cespak Mutiloan duen zabortegira bideratuko dituzte. Errauskailuko eskoriak Mutil...
Resa enpresak egindako Ingurumen Inpaktuaren Ikerketa eta Proiektu Teknikoan jartzen duenez, Zubietan eraikiko duten errauste plantako eskoriek erabilerarik ez badute, Cespak Mutiloan duen zabortegira bideratuko dituzte. Errauskailuko eskoriak Mutiloara eramateko aukerak kezka sortu du.
Gai horrekin lotutako berrien inguruan, azken egunotan sarean zabaldu den informazioa dela eta, Mutiloako Udalak komunikabideen eta herritarren aldetik jasotako galderen inguruan eta Udal talde osoak egindako bileraren ondoren, zera dierazi du: Ez Eusko Jaurlaritza eta ezta Gipuzkoako Foru Aldundia ere ez direla harremanetan jarri Udal horrekin, gai hori lantzeko. «Beraz, ez dakigu eskoriak benetan Mutiloako zabortegira ekartzeko asmorik ba ote dagoen». Hala balitz, Mutiloako Udalak «kezkagarritzat» joko luke «Mutiloako herriarekin kontatu gabe erabaki hori aurrera eraman nahi izatea».
Desadostasuna
Zabaldutako «zurrumurruak» argitzearren eta daukaten «informazio apurraren» arabera, Mutiloako Udalak adierazi nahi du, ez daudela ados aipatutako eskoriak Mutiloako zabortegira eramatearekin.