Ertzaintzak gazte bat atxilotu du gizonezko bat harrapatu eta ez laguntzeagatik
Ertzaintzak 27 urteko gazte atxilotu zuen atzo arratsaldean Ordizian, ustez 76 urteko gizonezko bat autoarekin harrapatu eta laguntza ematera gelditu ez izanagatik. Agurea Donostiako Ospitalean dago, zaintza berezien gelan, oso larri. Istripua Zumalaka...
Ertzaintzak 27 urteko gazte atxilotu zuen atzo arratsaldean Ordizian, ustez 76 urteko gizonezko bat autoarekin harrapatu eta laguntza ematera gelditu ez izanagatik. Agurea Donostiako Ospitalean dago, zaintza berezien gelan, oso larri. Istripua Zumalakarregi etorbidean gertatu zen, 19:00ak aldera. Herrizaingo sailak lekukoen iturriak aipatuz zabaldu duenez, gazteak gidatutako autoak gizonezkoa harrapatu eta ihes egin zuen, eta ondoren, inguruko kaleetan atxilotu zuen Ertzaintzak gaztea. Bide segurtasuneko delitua eta laguntzarik ez eman izana egozten dizkiote gazteari.