Sahararen aldeko jaialdia Zumarragan
Sahararen aldeko jaialdia antolatu du Karmakros antzerki taldeak Hare Haizea elkartearekin elkarlanean. Jaialdia etzi izango da Zelai Arizti aretoan eta hamar eurotan salduko dituzte sarrerak. PJ Hermosillaren eta bere taldearen kontzertua izango da eta aurretik Karmakros taldeko aktoreek antzezlan labur bat eskainiko dute. Jaialdia 21:30ean hasiko da eta batzen duten dirua Saharari laguntzen dion Hare Haizea elkarteak kudeatuko du. Sarrerak salgai jarri dituzte jada ondoko tokietan: Zumarraga (Monterrey), Legazpi (Ibai-Ondo, Mandiola, Oilarra) eta Urretxu (Foto Renedo).