Lazkao euskal kulturaz blaituko dute asteburuan
Urteko azken aurreko asteburua aparteko edukiz hornitutakoa izango da Lazkaon. Ekimen askok bat egingo dute, oinarrian euskal kultura dutenak asko. Liburu eta disko azoka, euskarazko film emanaldiak, elkartasunezko salmentak, abesbatzen emanaldiak… Ostiraletik igandera izango dira ekimenak, eta gune bateratua Lazkaoko plazako frontoia izango da, han bilduko baitituzte liburu azoka, bigarren eskuko jostailuen salmahaia, gerontologikoko egoiliarren eskulanen saltokia edota ikastolako ikasleen bidaiarako jaki salmentak. Euskal liburu eta diskoen Lazkaoko azokak 22. edizioa du aurten. Produktuak %15eko deskontuarekin erosi ahalko dira, eta Lazkaoko Udalak finantzatuko du aldea. Plazako frontoian kokatuko ditu Gerriko liburu-dendak mahaiak, udaletxeko arkupeetatik espazio zabalagora aldatuz. Ostiralean 16:30ean irekiko dute feria, liburu-diskoen eskaintzaz gain ekimen gehiagorekin hornituta. Ostiraletik igandera, Lazkaokoaz gain, Ataunen, Seguran, Ordizian eta Beasainen ere izango dira liburu feriak, egitarau hauekin Aurreko ostiraletik irekita dagoen Lazkaoko Rwanda Taldearen bidezko merkataritza saltokia kultur etxeko aretoan dago, igandera arte. Han bertan ikus daitezke Juan Ramon Etxeberria gasteiztarraren Afrika bihotzean bildumako ur-margoak ere. Elkartasun Asteak ostiralean, abenduak 17, izango du hurrengo hitzordu aipagarria. San Benito ikastolako ikasleek Elkartasun Jaialdia egingo dute Arerian, 18:00etan hasita. Sarrerarekin bildutako dirua Gihara herrira (Ruanda) bideratuko dute herriko taldearen bitartez. Ikastolak beste aletxo bat ere jarriko du elkartasuna zabaltzeko. Ikasleek eurek eramandako jostailuak salgai jarriko dituzte [...]
Urteko azken aurreko asteburua aparteko edukiz hornitutakoa izango da Lazkaon. Ekimen askok bat egingo dute, oinarrian euskal kultura dutenak asko. Liburu eta disko azoka, euskarazko film emanaldiak, elkartasunezko salmentak, abesbatzen emanaldiak… Ostiraletik igandera izango dira ekimenak, eta gune bateratua Lazkaoko plazako frontoia izango da, han bilduko baitituzte liburu azoka, bigarren eskuko jostailuen salmahaia, gerontologikoko egoiliarren eskulanen saltokia edota ikastolako ikasleen bidaiarako jaki salmentak. Euskal liburu eta diskoen Lazkaoko azokak 22. edizioa du aurten. Produktuak %15eko deskontuarekin erosi ahalko dira, eta Lazkaoko Udalak finantzatuko du aldea. Plazako frontoian kokatuko ditu Gerriko liburu-dendak mahaiak, udaletxeko arkupeetatik espazio zabalagora aldatuz. Ostiralean 16:30ean irekiko dute feria, liburu-diskoen eskaintzaz gain ekimen gehiagorekin hornituta. Ostiraletik igandera, Lazkaokoaz gain, Ataunen, Seguran, Ordizian eta Beasainen ere izango dira liburu feriak, egitarau hauekin
Aurreko ostiraletik irekita dagoen Lazkaoko Rwanda Taldearen bidezko merkataritza saltokia kultur etxeko aretoan dago, igandera arte. Han bertan ikus daitezke Juan Ramon Etxeberria gasteiztarraren Afrika bihotzean bildumako ur-margoak ere. Elkartasun Asteak ostiralean, abenduak 17, izango du hurrengo hitzordu aipagarria. San Benito ikastolako ikasleek Elkartasun Jaialdia egingo dute Arerian, 18:00etan hasita. Sarrerarekin bildutako dirua Gihara herrira (Ruanda) bideratuko dute herriko taldearen bitartez. Ikastolak beste aletxo bat ere jarriko du elkartasuna zabaltzeko. Ikasleek eurek eramandako jostailuak salgai jarriko dituzte plazako frontoian, ostiraletik igandera. Euskal liburu eta disko azoka izango da gune neuralgikoa. Ikastolako batxilerreko ikasleek ere mahaia jarriko dute, martxoan Suediara egingo duten truke-bidaiarako jakiak saltzeko. Ostiralean 16:30ean txokolate beroa banatuko dute, 19:00etatik aurrera pintxoak; larunbat eguerdian salda, 18:00etatik 20:00etara gaztaina erreak, pintxoak, sagardoa eta ardoa. Buruhandiak eta asto-gurdia ere kalean ibiliko dira. Sanitasen Txindoki gerontologikoak ere beste postu bat edukiko du azokan. Egoitzako adinekoek egindako eskulanak salgai ipiniko dituzte. Bildutako dirua Fideletxeko bizilagunentzat izango da. Bestetik, helburu berarekin errifak ere salgai daude herriko denda eta komertzioetan, txartela euro batean. Baina ez da hor bukatzen asteburuaren emana. Udalak euskal kulturaren eta zehazki zinemagintzaren lan bat aukeratu du asteburuan Areria aretoan emateko. Amerikanuak filma dago karteldegian. Larunbatean (19:30ean eta 22:15ean), igandean (19:30ean) eta astelehenean (21:30ean) ikusleen egunean dira emanaldiak. Elco herrira (Nevada, AEB) joandako euskaldunen historia kontatzen du.
Musikak ere toki handia hartuko du astebukaeran. Batetik, larunbatean 20:00etan Gabon kontzertua egingo dute Kantaka eta Xanbe abesbatzek, San Migel elizan. Donostiako Musikeneko ganbera orkestra izango dute lagun. Sarrera doan da, eta bukaeran saskia pasatuko dute borondatea jasotzeko eta hura Fideletxeko bizilagunei emateko.
Biharamunean, igandean, beneditarren Santa Teresa elizako mezan beste bi koru jardungo dira, 11:00etako mezan. Donostiako Easo kapera gregoriarrak eta Lazkao koruak abestuko dute.