Tolosako Muñagorrik irabazi du txistor-lehiaketa
Jose Luis Muñagorri Tolosako harakinak irabazi du gaur Ordizian jokatutako Euskadiko XIII. Txistor-lehiaketa (74,5 puntu), bigarren sailkatu den Lakuntzako Agirre harategiari sei puntuko aldea atereaz. Datu nabarmena da bigarrenetik bosgarrenerako po...
Jose Luis Muñagorri Tolosako harakinak irabazi du gaur Ordizian jokatutako Euskadiko XIII. Txistor-lehiaketa (74,5 puntu), bigarren sailkatu den Lakuntzako Agirre harategiari sei puntuko aldea atereaz. Datu nabarmena da bigarrenetik bosgarrenerako postuak Nafarroako harakinek lortu dituztela, eta hori Euskadi mailako lehiaketa zela kontuan hartuta.
Hirugarren postua Burlatako Larragueta anaiek lortu dute, laugarrena herriko bereko Jokin Romerok eta bosgarrena Arbizuko Anastasio Errazkinek. Irabazleak txapela eta garaikurra eskuratu ditu, eta gainontzekoei diploma bana eman diete.
Parte-hartzaile kopurua gora
Gipuzkoako Harakinen Elkarteak eta Ordiziako Udalak antolatzen dute lehiaketa, eta aurtengorako parte-hartzaile gehiago espero zuten, eta hala gertuta da. Iaz 42 izan ziren, eta aurten 48. Horietatik 34 gipuzkoarrak izan dira, 13 Nafarroak eta bat Arabakoa. Bizkaitarrik ez da izan.