Kaleko termometroa gaur goizean, Beasainen.
Egun hauen bide beretik, asteburu hotza iragarri du Euskalmet agentziak. Azken bi egunak hotzak izan dira eta ternometroak zero azpitik ere ibili izan dira. Ostegun goizeko 7:40an, esaterako, -3,7 graduko hozberoa hartu zuten Ordiziako estazio meteorologikoan. Gaur ere, hotzetik esnatu da eguna, eta eguerdirako epeldu badu ere, euriak giro hezea eta tristea ekarri du. Arratsalderako prezipitazio gehiago agindu dituzte eta barnealdean, 500 metrotik gora bota dezake elurra. Astebururako ere hotza iragarri dute eta larunbat eta batez ere igande goizaldean izotza egingo du. Elur konturik ordea, ez da izango asteburuan.