Ordiziako Udalak neurri sorta iragarri du ekonomia krisiari aurre egiteko. Herrian dagoen langabezia tasarekin kezkatuta daude, eta horren aurka “borroka” egin nahian, sei hilabetez 30 lagun kontratatuko dituzte. Abenduan eta urtarrilean zehar egingo dituzte kontratazioak eta Ordizian erroldatutako langabetuek izango dute lehentasuna. Neurri hau, Eusko Jaurlaritzaren Lan Sailak bultzatu duen Euskadi+ programaren bidez aterako dute aurrera. Azken bi urteetan, Jaurlaritzak, Foru Aldundiak eta Espainiako Gobernuak bultzatutako programak erabili dituzte beste kontratazio batzuk egiteko, eta aurrerantzean ere, bide beretik jarraitzeko asmoa agertu dute. Santamaria alkateak gaur azaldu duenez, “mundu mailako krisiaren ondorioei aurre egiteko asmoz, Gobernu Batzordeak definitutako Udal Ekintza Planaren bidez, Ordiziako Udala azken urteetan hartzen joan den neurrietako bat da programa hau”. Krisiaren kontrako plan hori “lau printzipiotan” oinarritzen da: “austeritatea, inbertsio publikoa, lanaren sustapena eta solidaritatea”. Hain zuzen ere, “lana sortzeko printzipioak garrantzia berezia” izan du legegintzaldi honetan, “eta bereziki lehengo urtetik hona”. Hala, programa honen bidez kontratatuko dituzten 30 lagunek INEMen edo Lanbiden izena emanda egon behar dute. Kontratuek 6 hilabeteko iraupena izango dute eta lehentasuna emango zaie 2009ko azaroaren 27a baino lehen Ordizian erroldatuta daudenei. Iñaki Dubreuil zinegotziak, egungo egoera “zaila” dela gogorarazi du. Azken datuen arabera, 588 langabetu daude Ordizian. “Azken hilabeteetan kopurua apur bat [...]
18:30etik aurrera izango da Olentzero haurrek idatzitako eskutitzak jasotzen.
Hainbat ekintza egungo dira Gabon garaian. Ekimen hauek ezker abertzalea, EA, Etxerat, Gazte Asanblada, LAB eta ELA sindikatuaek eta KK´inzona irratiaren...