Saharari buruzko hitzaldia egingo dute astelehenean Urretxun
Saharari buruzko hitzaldia egingo dute astelehenean, hilak 20, Urretxuko kultur etxean. Euskal Fondoak eta Urretxuko Udalak antolatu dute eta 19:00etan hasiko da. El Mami Amar Salem, Torturaren Aurkako Saharar Elkartearen presidentea eta giza eskubideen ekintzaile ezaguna eta Ahmed Yeddou Salem Lemara, Las Palmasen bizi den sahararra ariko dira hizlari gisa. Yeddou azaroaren 7an El Aaiunera heldu zen eta kanpamendua deuseztu zutenean atxilotua eta torturatua izan zen.