Elkartearen hamar urteak biltzen dituen aldizkaria kaleratu du Gueskek
Hamar urte igaro dira Goierrin Esperientziaren Eskola abian jarri zenetik, eta Gueske elkarteak urte horietan guztietan Esperientziaren Eskolatik igaro diren taldeetako kideek egindako testuekin osatutako aldizkaria kaleratu du. 2001-2002 ikasturtea...
Hamar urte igaro dira Goierrin Esperientziaren Eskola abian jarri zenetik, eta Gueske elkarteak urte horietan guztietan Esperientziaren Eskolatik igaro diren taldeetako kideek egindako testuekin osatutako aldizkaria kaleratu du. 2001-2002 ikasturtea izan zen Esperientzia Eskolako lehena, eta ordutik aurtengo ikasturtera arte bizitakoak bildu dituzte “Bizipenak” aldizkarian.
Arantxa Arrieta Gueskeko lehendakariak azaldu duenez, «urte hauen guztien errepasoa da aldizkaria. Esperientzia Eskolan egindako lana jendeari azaltzea izan da helburua eta, uste dut, lan txukuna eta ona egin dugula, batez ere aurrera jarraitzeko gai garela argi utzi dugulako». Esperientziaren Eskolan parte hartu dutenen iritzia biltzeaz gain, proiektu honi buruzko hausnarketak kaleratu nahi izan dituzte egileek. Migel Calvillok zehaztu bezala, «lan alorretik irtendakoan gu ere lan egiten jarraitzeko gai garela adierazi nahi dugu».