Eguberrietako aparteko azoka egingo dute etzi Ordizian
Edozein moduzko eguraldia egin arren, asteazkenero-asteazkenero Ordiziako Plaza Nagusian biltzen diren baserritar eta saltzaileen iraunkortasuna aintzat hartuz, etzi ospatuko da Ordizian urteko aparteko azken azoka, Eguberrietakoa. Plaza Nagusia ez ezik, Garagartza Plaza, Beti Alai pilotalekua, Nikolas Lekuona Plaza, eta Urdaneta eta Santa Maria kaleak izango dira biharko feriaren topalekuak. Garagartza Plazan jarritako karpan, esaterako, Euskal Herriko errege sagarraren erakusketa eta salmenta izango da, baita fruta eta fruitu lehorrena ere. Euskal arrazako txerri eta txerrikumeak ere erakusgai izango dira. Beti-Alai pilotalekuaren barrenean zein atarian, berriz, kapoi, indioilar eta antzar erakusketa, ahuntzena, basahauntzena eta pottokena izango da. Nikolas Lekuona plazan Gipuzkoako artisauak egongo dira, eta Urdaneta eta Santa Maria kaleetan askotariko produktuak erosteko aukera izango da salmahaietan.
Edozein moduzko eguraldia egin arren, asteazkenero-asteazkenero Ordiziako Plaza Nagusian biltzen diren baserritar eta saltzaileen iraunkortasuna aintzat hartuz, etzi ospatuko da Ordizian urteko aparteko azken azoka, Eguberrietakoa. Plaza Nagusia ez ezik, Garagartza Plaza, Beti Alai pilotalekua, Nikolas Lekuona Plaza, eta Urdaneta eta Santa Maria kaleak izango dira biharko feriaren topalekuak.
Garagartza Plazan jarritako karpan, esaterako, Euskal Herriko errege sagarraren erakusketa eta salmenta izango da, baita fruta eta fruitu lehorrena ere. Euskal arrazako txerri eta txerrikumeak ere erakusgai izango dira. Beti-Alai pilotalekuaren barrenean zein atarian, berriz, kapoi, indioilar eta antzar erakusketa, ahuntzena, basahauntzena eta pottokena izango da. Nikolas Lekuona plazan Gipuzkoako artisauak egongo dira, eta Urdaneta eta Santa Maria kaleetan askotariko produktuak erosteko aukera izango da salmahaietan.