Edozein moduzko eguraldia egin arren, asteazkenero-asteazkenero Ordiziako Plaza Nagusian biltzen diren baserritar eta saltzaileen iraunkortasuna aintzat hartuz, etzi ospatuko da Ordizian urteko aparteko azken azoka, Eguberrietakoa. Plaza Nagusia ez ezik, Garagartza Plaza, Beti Alai pilotalekua, Nikolas Lekuona Plaza, eta Urdaneta eta Santa Maria kaleak izango dira biharko feriaren topalekuak. Garagartza Plazan jarritako karpan, esaterako, Euskal Herriko errege sagarraren erakusketa eta salmenta izango da, baita fruta eta fruitu lehorrena ere. Euskal arrazako txerri eta txerrikumeak ere erakusgai izango dira. Beti-Alai pilotalekuaren barrenean zein atarian, berriz, kapoi, indioilar eta antzar erakusketa, ahuntzena, basahauntzena eta pottokena izango da. Nikolas Lekuona plazan Gipuzkoako artisauak egongo dira, eta Urdaneta eta Santa Maria kaleetan askotariko produktuak erosteko aukera izango da salmahaietan.
Idiazabalgo Udalak 2.600.000 euroko aurrekontua izango du 2011. urtean. Izal Bai taldeak eta ezker abertzaleko hautetsiek aho batez onartu zuten aurrekontua azaroko osoko bilkuran. Ioritz Imaz Idiazabalgo alkateak jakitera eman duenez, 2011ko sarrera arruntak 2010 urtekoak baino txikiagoak izango dira, 2010ean 2.900.000 euroko sarrera arruntak izan baitituzte. «Aurten Guardi Gain-eko kapitaletik 300.000 euro jaso ditugu. Datorren urtean, 2011an, ez da horrelakorik izango eta beraz, diferentzia nabarmenena horixe da». Gainerakoan 2011ko sarrerak 2010ekoaren antzekoak izango dira. Gastu arruntetan igoera txikia 2011an 2.539.468 euro erabiliko ditu Idiazabalgo Udalak gastu arruntak ordaintzeko. 2010ean 2.506.044 euroko kostua izan dute gastu arruntek. Imazen hitzetan «zerbitzu egokia mantentzeko helburuarekin, 2011n gastu arruntetan %1,33 igoera ematea erabaki dugu». Gastu arruntetako beherapen azpimarragarrienak honako sail hauetan emango dira: Gobernu saileko gastuak %8,6 gutxituko dira; haurreskolako gastuak %28,4 murriztuko dituzte, eraikuntza berria bukatuta dagoenez, orain arte zeuden moduluen alokairua ordaindu beharrik ez baita izango; Agenda 21eko gastuak %20 gutxituko dituzte, igerilekukoak %13, futbol zelaiekoak %23,5, euskara sustapenekoak %18,9 eta garapen eta turismo jarduerakoak (Idiazabalgo Gazta) %24,3. Igoera nabarmenena berriz, bi arloetan emango da. Zor publikoak eragindako gastuak %49 igoko dituzte, Idiazabalgo Udalak mailegu berria hitzartu duelako eta Foru Aldundiari aurreko urteetako zorrak itzuli behar dizkiolako; hainbat ekintza sozialetara bideratutako [...]
Aizkorrin Barrena ibilaldia antolatzen duten taldeek aurtengo Gabon Zahar egunean Legazpiko mendirik altuenera igotzeko proposamena luzatu diete herritarei. Andraitzera (Burnikurutz) igoko dira, Barrendiola, Tubobide, Intzuntzaeta, Andraitz eta Burniku...
Legazpiko Ilinti merkatari elkarteak eguberri hamabostaldiari amaiera emango dio bihar jaialdi batekin. Laubideko oinezkoentzako gunean ospatuko dute jaia, 17:00etatik aurrera, eta bertan, 1.000 euroko erosketa bale bat zozketatuko dute hamabostaldian ...
Kk´inzona irrati libreak antolatuta, gaur arratsaldean emango zaio hasiera urteroko futbol txapelketari.13 taldek eman dute izena eta finala urtarrilaren 5ean jokatuko da.
Goierriko 35 artistek egindako lanekin osatutako erakusketa ikusi daiteke igandera arte Usurbe antzokiko erakusketa aretoan. Eskulturak, koadroak eta bestelako lanak daude ikusgai, denak eskualdeko artistek egindakoak. Bederatzigarren aldia da aurteng...
Goierri Garaia mendi lasterketa taldearekin harremanetan jartzea nahikoa da lizentzia eskuratzeko.