Iaz baino 300 mila euro gutxiagoko aurrekontua izango du Idiazabalgo Udalak 2011n
Idiazabalgo Udalak 2.600.000 euroko aurrekontua izango du 2011. urtean. Izal Bai taldeak eta ezker abertzaleko hautetsiek aho batez onartu zuten aurrekontua azaroko osoko bilkuran. Ioritz Imaz Idiazabalgo alkateak jakitera eman duenez, 2011ko sarrera arruntak 2010 urtekoak baino txikiagoak izango dira, 2010ean 2.900.000 euroko sarrera arruntak izan baitituzte. «Aurten Guardi Gain-eko kapitaletik 300.000 euro jaso ditugu. Datorren urtean, 2011an, ez da horrelakorik izango eta beraz, diferentzia nabarmenena horixe da». Gainerakoan 2011ko sarrerak 2010ekoaren antzekoak izango dira. Gastu arruntetan igoera txikia 2011an 2.539.468 euro erabiliko ditu Idiazabalgo Udalak gastu arruntak ordaintzeko. 2010ean 2.506.044 euroko kostua izan dute gastu arruntek. Imazen hitzetan «zerbitzu egokia mantentzeko helburuarekin, 2011n gastu arruntetan %1,33 igoera ematea erabaki dugu». Gastu arruntetako beherapen azpimarragarrienak honako sail hauetan emango dira: Gobernu saileko gastuak %8,6 gutxituko dira; haurreskolako gastuak %28,4 murriztuko dituzte, eraikuntza berria bukatuta dagoenez, orain arte zeuden moduluen alokairua ordaindu beharrik ez baita izango; Agenda 21eko gastuak %20 gutxituko dituzte, igerilekukoak %13, futbol zelaiekoak %23,5, euskara sustapenekoak %18,9 eta garapen eta turismo jarduerakoak (Idiazabalgo Gazta) %24,3. Igoera nabarmenena berriz, bi arloetan emango da. Zor publikoak eragindako gastuak %49 igoko dituzte, Idiazabalgo Udalak mailegu berria hitzartu duelako eta Foru Aldundiari aurreko urteetako zorrak itzuli behar dizkiolako; hainbat ekintza sozialetara bideratutako [...]
Idiazabalgo Udalak 2.600.000 euroko aurrekontua izango du 2011. urtean. Izal Bai taldeak eta ezker abertzaleko hautetsiek aho batez onartu zuten aurrekontua azaroko osoko bilkuran. Ioritz Imaz Idiazabalgo alkateak jakitera eman duenez, 2011ko sarrera arruntak 2010 urtekoak baino txikiagoak izango dira, 2010ean 2.900.000 euroko sarrera arruntak izan baitituzte. «Aurten Guardi Gain-eko kapitaletik 300.000 euro jaso ditugu. Datorren urtean, 2011an, ez da horrelakorik izango eta beraz, diferentzia nabarmenena horixe da». Gainerakoan 2011ko sarrerak 2010ekoaren antzekoak izango dira.
Gastu arruntetan igoera txikia
2011an 2.539.468 euro erabiliko ditu Idiazabalgo Udalak gastu arruntak ordaintzeko. 2010ean 2.506.044 euroko kostua izan dute gastu arruntek. Imazen hitzetan «zerbitzu egokia mantentzeko helburuarekin, 2011n gastu arruntetan %1,33 igoera ematea erabaki dugu».
Gastu arruntetako beherapen azpimarragarrienak honako sail hauetan emango dira: Gobernu saileko gastuak %8,6 gutxituko dira; haurreskolako gastuak %28,4 murriztuko dituzte, eraikuntza berria bukatuta dagoenez, orain arte zeuden moduluen alokairua ordaindu beharrik ez baita izango; Agenda 21eko gastuak %20 gutxituko dituzte, igerilekukoak %13, futbol zelaiekoak %23,5, euskara sustapenekoak %18,9 eta garapen eta turismo jarduerakoak (Idiazabalgo Gazta) %24,3.
Igoera nabarmenena berriz, bi arloetan emango da. Zor publikoak eragindako gastuak %49 igoko dituzte, Idiazabalgo Udalak mailegu berria hitzartu duelako eta Foru Aldundiari aurreko urteetako zorrak itzuli behar dizkiolako; hainbat ekintza sozialetara bideratutako laguntzak ere %25eko igoera izango du.
Guraso Elkartea
Idiazabalgo Udalak inbertsio bakarra egingo du 2011. urtean. Guraso Elkarteko eskenatoki azpiko zerbitzuak berrituko ditu. Egun eskenatoki azpian, bi komun eta sukalde bat daude, baina zaharkituta eta komun berriak eraikiko dituzte, dutxa eta guzti. Guraso Elkarteko aretora sartu ahal izateko aldapa bat ere eraikiko dute, irisgarritasuna bermatzeko, egun eskailerak bakarrik baitaude. Lan horiek egiten, 48.500 euro inguru gastatuko ditu.
Txomenarenako parkea
2011ko aurrekontuek badute ezaugarri berezi bat: Txomenarenako parkea, hain zuzen. Izan ere, parkearen desjabetzaren ondoren, sententzia irtengo da eta Idiazabalgo Udalak 1,5 milioi euro inguru ordaindu beharko ditu.
Txomenarenako parkea dagoen lursaila, duela hamabost bat urte desjabetu zuen Idiazabalgo Udalak, parkea herriarena izan zedin. Jabeek desjabetza auzitara eraman zuten.
Desjabetza prozesuan zehaztutako lurraren balorea onartu egin zuen epaileak, baina bertako zuhaitz zaharren balorea neurtzeko erabili zen sistema, ez zuen ontzat eman. Ondorioz, Idiazabalgo Udalari diru gehiago ordaintzeko agindua eman zion. Lurjabeek ez zuten epailearen erabakia onartu eta helegitea aurkeztu zuten. Ioritz Imazen hitzetan «Udalak ere, bere aldetik ezer galtzeko ez eta, errekurtsoa aurkeztu zuen. Bada horrela, urtez urte, epaiz epai, azken muturreraino iritsia da auzia». Gauzak horrela, datorren urtean Txomenarena parkearen desjabetza ordaintzea tokatuko zaio Udalari. Ordaindu beharrekoari urteetan batutako interesak gehitu beharko zaizkio, gainera. Kopuru hori 1,5 milioi euro ingurukoa izango dela uste du Udalak eta berau ordaintzeko, mailegua eskatu du.