Errege Magoak Beasaina etorriko dira bihar
Hiru Errege Magoek Beasainen igaroko dute eguna bihar. Jostailu, liburu, joko, arropa, oinetako eta abarrez osatutako zerrenda luzetik zer eskatu erabaki ezinda azken unera arte eskutitza idatzi ezinda dabiltzan haurren eskutitzak jasoko dituzte 12:...
Hiru Errege Magoek Beasainen igaroko dute eguna bihar. Jostailu, liburu, joko, arropa, oinetako eta abarrez osatutako zerrenda luzetik zer eskatu erabaki ezinda azken unera arte eskutitza idatzi ezinda dabiltzan haurren eskutitzak jasoko dituzte 12:00etatik 14:00etara bitartean Loinazko San Martin plaza azpian. Arratsaldean berriz, zamalkada egingo dute Andre Mari Zeruratuaren eliza ondotik irten eta Igartzaraino. Kale Nagusia eta Nafarroa Etorbidea igaroko dituzte eta Igartzan zain egongo diren Ama Birjinari eta San Joseri bisita egin ondoren eliza ondora itzuliko dira berriro kale berdinak zeharkatuz. Zamalkada 18:15ean irtengo da Andra Mari kaletik.
Aurten ere Txilibutxof aisialdi taldeko eta Irratizaleak elkarteko kideak, eta Edorta Martinez eta bere lagun taldea Erregeekin batera joango dira zamalkadan. Hiru Erregeak Beasaingo kaleetan zehar eramateko karrozak eliza parean egongo dira, eta beraz bihar goizean inguru horretan eta Martin Maiz kalean ez aparkatzeko eskatu dute.