Ordiziako Gaztetxeak 25 urte beteko ditu aurten eta urtemuga hori ospatzeko ekitaldi sorta antolatu du Ordiziako Gazte Asanbladak. Urtarrilean hasiko dituzte aurreneko ekitaldiak. Kantu afaria, bertso bazkaria eta kontzertuak izango dituzte datozen asteetan. Tartean, Gaztetxeak argitaratuko duen Goierriko musika taldeen diskoa aurkezteko emanaldiak. Gaur arratsaldean Gaztetxearen atarian egin duten agerraldian, «urte hauetan guztietan Gaztetxean lanean» aritu direnei esker ona agertu nahi izan diete Gazte Asanbladako egungo kideek. «Guztion presentzia eta partehartzea beharrezkoak izan dira eta aurrerantzean ere horrela izaten jarraitzea espero dugu». Lan horretan aritu badira, «mundu indibidualizatu eta kontsumista hau aldatzea posible ikusten dugulako» izan dela diote. «Beste gizarte eredu bat lortzea posible dela uste dugu; solidarioa, injustiziak salatuko dituena, denontzat berdina eta gurea izango dena». Zentzu horretan, «gazteok pairatzen ditugun zapalketak salatzen» jarraituko dutela azaldu zuten. «Etxebizitza eskubidea zor zaigu, euskal curriculuma, prekarietatearekin bukatzea…». Azken finean, gazteekiko «errespetua» aldarrikatzen dute. Urteurreneko asmoak eta urtarrileko egitaraua aurkeztuz hasi dituzte aurreneko ekitaldiak, baina gazteek ez ezik, herritar guztiek parte hartzea espero dute. Izan ere, 25 urteotan herritar asko izan dira Gaztetxean biltoki izan dutenak. «Horregatik eta beste mila arrazoiengatik, ziur gaude ospakizun hau ez dela gurea soilik izango, herriak eta herritarrok ospatuko duguna baizik» esanez bukatu zuten. Urteurreneko kanta Ordiziako [...]
Urtarrilaren 17tik otsailaren 17ra bitartean urteko oporrak hartuko dituzte Zeraingo Ostatukoek. Ondorioz, taberna eta jatetxea itxita egongo dira hilabetez.
Gabonetako oporretarako antolatutako saioen barruan,bihar, urtarrilak 5, egingo dute azken tailerra Zumalakarregi museoan. 10:30etatik 13:00etara haurrek taloak egiten ikasiko dute. Aldez aurretik haurrek egindako lanak ere ikusgai izango dira, gaur.
Legazpiko Txirbil elkarteak taila ikastaroa antolatu du. Urtarrilaren 17an hasiko dute eta osotara 30 ordutakoa izango da. Hiru talde osatuko dituzte: 10:00etatik 12:30era, 16:00etatik 18:30era eta 18:30etik 21:00etara. Taldeko 15 pertsonek eman ahalko...
Igandean ospatuko den Astotxo eguna girotzeko, urtarrilaren 2tik zabalik da Lazkaon Joxe Mari Telleria margolari segurarraren erakusketa, Antsoategi kultur elkarteak antolatuta. 2000tik 2007ra musikaren eta koloreen armonia uztartzeko egin zuen azterke...
Urriaren bukaeran aurkeztu zuten Jose Garmendiari buruzko liburua Zaldibiako dendetan jarriko dute eskuratzeko moduan, bihar asteazkenetik (urtarrilak 5) aurrera. Debalde jaso ahalko dute interesatuek Jose Garmendia agerian, testu hautatuen bilduma lib...
Pilota, trontza eta bertsolaritza batuko dituen jaialdia antolatu dute aurten ere Zaldibian. Almitza sega elkarteak urtarrilaren 15erako prestatu du ikuskizun berezia, iaz bezala Mikel Goñi pilotari oronoztarra gonbidatu eta herriko bi gazteren aurka lehian jartzeko. Trontzalarien erronkarekin osatuko dute jaialdia. Zaldibiako Sasipilotari herriko pilota lehiaketan finalista izan diren Harri Zumaldek eta Xabier Irastortzak osatuko dute bikotea Goñiri aurre egiteko. Lau koadro eta erdian jokatuko dute. Iazko ikuskizun arrakastatsuan –frontoia leporaino bete zen– Goñik hiruren kontra jardun zuen frontoi osoan; Zumalde, Irastortza eta Juantxo Koka. 25 eta 20 irabazi zien oronoztarrak. Jokoaren formatua zerbait aldatuko dute, bat biren kontra eta kaiolan ariko direlako. Baina ikuskizuna emateko osagai guztiak mantenduko ditu. Pilota desafioa girotzeko eta botilero lanak egiteko bi bertsolari izango dituzte lagun: Julio Soto eta Sustrai Colina. Atsedenaldietan bertsozko aholkuak emango dizkiete partidan zehar. Trontzalari txapeldunak Aurreko urteko jaialdia pilota desafioak bakarrik osatu bazuen, aurten osagarri dotorea erantsiko diote. Abuztuan Berrobin Euskal Herriko trontzalari txapeldun atera ziren Lurdes Intxausti idiazabaldarra eta Josune Gorostidi gazteluarra batetik, eta Xabat Garmendia eta Eneko Aristi zaldibiar gazteak bestetik ariko dira arpanarekin. Zaldibiarrek Ardiki Egunean egin zuten jendaurreko erakustaldia, Amezketa-Zaldibia arteko herri kirol desafioan. Trontzalariak eta Almitzako kideak atzo elkartu ziren Idiazabalen proba txiki bat egin, [...]
San Martin auzoko bizilagunek, zozketatik ateratako dirua Nikaraguako Nagarote herriari emango dio Urretxuko Ilargi Beltza taldearen bitartez.
Otatza sagardotegiak urtarrilaren 14an emango dio hasiera aurtengo sagardo denboraldiari. Udazkenean egindako sagardoa dastatzeko aukera izango da bertan.
Guraso Elkarteak antolatuta, bihar, urtarrilak 5, 18:30etik aurrera Errege zamalkada egingo dute. Hiru Erregeek herrian zehar buelta bat emango dute lehendabizi eta ondoren plazan opariak banatuko dizkiete Idiazabalgo haurrei.
Bihar, urtarrilak 5, 13:00etatik aurrera, Erregeak ekialdetik Ormaiztegira noiz iritsiko diren adierazten duen eraldoari hasiera emango diote herriko plazan. Gero herriko auzo desberdinetan zehar banatuko dute beraien mezua. 19:30etatik aurrera berr...
Igartubeiti baserri museoko arduradunek zehaztu dituzte jada, hil honetarako tailerrak. Saioak larunbatetan izango dira betiko moduan, 17:00etatik 18:30era, 6 tik 12 urte bitarteko haurrak dituzten familientzako. Horrela, larunbat honetan artoaren o...
Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa urtarrilaren 7an jokatuko dute Idiazabalgo Xume edaritegian. Jokuari 22:30ean ekingo diote eta izena aldez aurretik eman beharko da edaritegian bertan. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu. Lau e...
Illati euskara elkarteak aurten ere banatu ditu egutegiak etxeetan. Ohikoa baino apur bat beranduago ibili dira, data hauetan inprimategiak lanez gainezka egoten baitira, baina dagoeneko etxe guztietan edo gehienetan jaso dute 2011ko egutegia. Argitalpen horrek, azken urte hauetan bezala, Idiazabalgo Udalaren laguntza jaso du. Herritarren artean berriz, harrera beroa izan ohi du urtero eta aurtengoa ez da salbuespena izan. Egutegia Sara Gomez Amezketako argazkilariak egindako lanekin osatu dute. Illatikoek jakitera eman dutenez, iazko egutegian ere agertzen zen Gomezen zenbait lan. «Orain Idiazabalen bizi da Sara eta geuk eskatu genion egutegirako argazkiak ateratzeko, oso argazki ederrak egiten baititu». Egutegiaren azalean Idiazabalen ikuspegi orokor bat agertzen da eta barruko orrietarako berriz, herriko zenbait txoko, animalia eta pertsonaia aukeratu ditu egileak, hala nola, Torreko etxea, Akutain Garaikoa baserria, ardiak zelaian, Oiarbide jauregia, artzain txakurrak artzainaren omenez ipinitako eskulturaren ondoan, San Juan gaueko sorgina, udaletxe berria, Albitxuko txoko bat, San Esteban baseliza, Oriako presa, Etxegarate inguruko pagadia eta eliza eta inguruak. Bestalde kontrazalean barruko argazki guztiak ikus daitezke, tamaina txikian. Egutegiak, argazkiez gain hemerotekatik jasotako Idiazabalen gertatutako hainbat gertaera ere biltzen ditu. Lehiaketa abian Datorren urteko egutegia egin ahal izateko, argazki lehiaketa abian jartzea erabaki du Illatik. Lehian parte hartzen dutenek, urarekin zerikusia duten [...]
Ostiralean, hilak 7, odola emateko aukera egongo da Legazpin. 18:00etatik 20:00etara izango da hori, gizarte zentroan. 18 urtetik gorako legazpiar guztiek dute odola emateko aukera.
Gaurtik aurrera Legazpik badu bere 'Hitza' sarean, eta legazpiarrek modu bereizian aurkitu ahal izango dituzte euren herriko albisteak sarean.
Hiru Errege Magoek Beasainen igaroko dute eguna bihar. Jostailu, liburu, joko, arropa, oinetako eta abarrez osatutako zerrenda luzetik zer eskatu erabaki ezinda azken unera arte eskutitza idatzi ezinda dabiltzan haurren eskutitzak jasoko dituzte 12:...
Iñigo Leturia urretxuarra da Parisko Sustraiak-Erroak elkarteko presidentea. Atzo, euskararen eta euskal kulturaren alde egindako lana errekonozitu zion Eusko Ikaskuntzak...