Joxe Mari Telleriaren lanak Lazkaon daude erakusgai
Igandean ospatuko den Astotxo eguna girotzeko, urtarrilaren 2tik zabalik da Lazkaon Joxe Mari Telleria margolari segurarraren erakusketa, Antsoategi kultur elkarteak antolatuta. 2000tik 2007ra musikaren eta koloreen armonia uztartzeko egin zuen azterke...
Igandean ospatuko den Astotxo eguna girotzeko, urtarrilaren 2tik zabalik da Lazkaon Joxe Mari Telleria margolari segurarraren erakusketa, Antsoategi kultur elkarteak antolatuta. 2000tik 2007ra musikaren eta koloreen armonia uztartzeko egin zuen azterketaren emaitzak dira kultur etxean zintzilikatu dituen koadroak, neurri handikoak. Astean zehar 18:00etatik 20:00etara egongo da irekita erakusketa-aretoa, eta asteburuan eguerdian (12:00-14:00) ere bai. Igandera arte edukiko dute.