Ormaiztegin Errege zamalkada egingo dute urtarrilaren 5ean
Bihar, urtarrilak 5, 13:00etatik aurrera, Erregeak ekialdetik Ormaiztegira noiz iritsiko diren adierazten duen eraldoari hasiera emango diote herriko plazan. Gero herriko auzo desberdinetan zehar banatuko dute beraien mezua. 19:30etatik aurrera berr...
Bihar, urtarrilak 5, 13:00etatik aurrera, Erregeak ekialdetik Ormaiztegira noiz iritsiko diren adierazten duen eraldoari hasiera emango diote herriko plazan. Gero herriko auzo desberdinetan zehar banatuko dute beraien mezua. 19:30etatik aurrera berriz, Erregeen zamalkada egingo dute. Erregeak Mendizabal ondora iritsiko dira eta handik plazara joango dira. Bertan, Jesus haurra gurtuko dute eta haurrekin egoteko eta beraien eskariak jasotzeko tartea ere hartuko dute. Ondoren, Gabiria aldera joango dira.