Taila ikastaroa eta batzar orokorra Txirbilen eskutik
Legazpiko Txirbil elkarteak taila ikastaroa antolatu du. Urtarrilaren 17an hasiko dute eta osotara 30 ordutakoa izango da. Hiru talde osatuko dituzte: 10:00etatik 12:30era, 16:00etatik 18:30era eta 18:30etik 21:00etara. Taldeko 15 pertsonek eman ahalko...
Legazpiko Txirbil elkarteak taila ikastaroa antolatu du. Urtarrilaren 17an hasiko dute eta osotara 30 ordutakoa izango da. Hiru talde osatuko dituzte: 10:00etatik 12:30era, 16:00etatik 18:30era eta 18:30etik 21:00etara. Taldeko 15 pertsonek eman ahalko dute izena gehienez jota. Izena emateko epea urtarrilaren 14ean itxiko da.
Era berean, Txirbil elkarteak urteko asanblada orokorra egingo du urtarrilaren 10ean. Lehen deialdia 18:00etan da eta bigarrena aldiz, 6:30ean. Elkartearen egoitzan egingo dute bilkura eta bazkide guztiei egin diete parte hartzeko deia.