Ataungo Udalak 2,1 milioiko aurrekontua du aurtengo, herena inbertsioetarako
Ataungo Udalak 2.121.175 milioi euroko aurrekontu propioa izango du aurtengo ekitaldirako. Abenduaren 29an onartu zuen Udalbatzak diru kontuen txostena. Inbertsioetarako aurrekontuaren %33 bideratuko du, 700.000 euro pasa. Lau lan nagusitarako erabiliko dute diru hori. Egitasmo handiena kanpoko igerilekuak egitea da, Grabielene atzeko zelaian. 500.000 euroko diru saila izendatu dute horretarako. Iazko E Plana-rekin aldagelak eraikitzen ari dira jada, eta aurten egin nahi dute ur putzuen eta igerilekuen azpiegitura osoa. San Gregorioko bikario etxea bukatzea da beste helburu bat, Barandiaran Museoaren osagarri izateko. 200.000 euro daude harako. «Museoari falta zaion osagarria umeekin aktibitateak eta tailerrak egitea da. Aldizkako erakusketentzat ere izango da bikario etxea». Obren fasea bukatzear dago, eta exekuzioa amaitzeko behar den 50.000 euro jarri dira. Gainontzeko 150.000 euro ekipamenturako dira; 130.000 euroko diru laguntza bat hitzartuta du udalak, eta finantzazio osoa lor dadin ekarpen gehiago etor litezkeela aurreratu du alkateak. Auzoeta kiroldegian berogailua jartzeko 35.000 eurok eta Aiako plaza berritzeko proiektua idazteko beste 20.000 eurok osatzen dute inbertsioen atala. Bestetik, etxebizitza sustapenean udalak San Martinen 38 etxe tasatu egiteko asmoa dauka, Otsobide udal enpresaren bidez. Gizarte arloan Ataungo Gazte Plana da 2011rako egitasmo nabarmenena. San Martingo Kalustragainean gaztelekua atonduko dute 12-18 urte arteko gazteentzat. Dinamizatzaile bat izango du, eta [...]
Ataungo Udalak 2.121.175 milioi euroko aurrekontu propioa izango du aurtengo ekitaldirako. Abenduaren 29an onartu zuen Udalbatzak diru kontuen txostena. Inbertsioetarako aurrekontuaren %33 bideratuko du, 700.000 euro pasa. Lau lan nagusitarako erabiliko dute diru hori. Egitasmo handiena kanpoko igerilekuak egitea da, Grabielene atzeko zelaian. 500.000 euroko diru saila izendatu dute horretarako. Iazko E Plana-rekin aldagelak eraikitzen ari dira jada, eta aurten egin nahi dute ur putzuen eta igerilekuen azpiegitura osoa.
San Gregorioko bikario etxea bukatzea da beste helburu bat, Barandiaran Museoaren osagarri izateko. 200.000 euro daude harako. «Museoari falta zaion osagarria umeekin aktibitateak eta tailerrak egitea da. Aldizkako erakusketentzat ere izango da bikario etxea». Obren fasea bukatzear dago, eta exekuzioa amaitzeko behar den 50.000 euro jarri dira. Gainontzeko 150.000 euro ekipamenturako dira; 130.000 euroko diru laguntza bat hitzartuta du udalak, eta finantzazio osoa lor dadin ekarpen gehiago etor litezkeela aurreratu du alkateak.
Auzoeta kiroldegian berogailua jartzeko 35.000 eurok eta Aiako plaza berritzeko proiektua idazteko beste 20.000 eurok osatzen dute inbertsioen atala.
Bestetik, etxebizitza sustapenean udalak San Martinen 38 etxe tasatu egiteko asmoa dauka, Otsobide udal enpresaren bidez.
Gizarte arloan Ataungo Gazte Plana da 2011rako egitasmo nabarmenena. San Martingo Kalustragainean gaztelekua atonduko dute 12-18 urte arteko gazteentzat. Dinamizatzaile bat izango du, eta iaz bezala Aldunditik diru laguntza jasoko du udalak. Planaren azterketa eta plangintza egina dago, eta dinamizazioa hasita.
Udalen finantzaketarako foru funtsaren 2008ko gainbeherari dagokion itzulketaren lehen zatia aurten ordaindu beharko du Ataungo Udalak, gainontzeko udal guztiek bezala. Aurten, 2012an eta 2013an 73.000 euro itzuli ordaindu beharko ditu urteko Ataunek.