Gaztetxean jo zuten lehen aldiaren 10. urteurrena baliatuz, Elbereth musika taldeak kontzertua eskiniko du datorren urtarrilaren 22an Legazpin. Gaztetxeko oholtzara igoko dira berriro ere, eta jaia borobiltzeko euren ibilbidearen errepasu bat ere egingo dute. 22:00etan hasiko dute emanaldia.
Sebastian Uria 1988-1994 urte bitartean izan zen Legazpiko parroko. Geroztik Donostiako Gotzaindegian dihardu, Bikario Judizial kargua betetzen. Sebastian Uriak euskaratuta, oraintsu jarri da salgai Zuzenbide Kanonikoaren Kodea deritzana. Elebiz atera du Donostiako Idatz argitaletxeak, hau da, latinez eta euskaraz, bi zutabe paraleloetan. Erritu latindarreko Eliza Katoliko osorako arautegi oinarrizkoa aurki dezake irakurleak bertan. Kode hau 1983an promulgatu zuen, latinez, Joan Pablo II.ak, Vatikanoko II. Kontzilio Ekumenikoaren ildoari jarraituz. Berehala eman ziren argitara hainbat hizkuntzetako bertsioak, baina orain arte ez zen euskarara itzuli. «Liburu mardula bezain dotorea da, eta Kodeak osatzen duten 1752 kanonez gain baditu osagarriak, hala nola: hitzaurreak, aurkibide analitikoa, eta adiztegia. Lexikoaz eta sintaxiaz ahalegin berezia egin duela dio itzultzaileak, testuaren zehaztasuna bilatze eta esanahien nahasketa saiheste aldera”. Helburu hau ere azpimarratzen du: «latinezko testuaren ezaugarriak ahal izanez gero beren horretan eta ñabardurarik galdu gabe itzultzea». Aurkibide orokorrean ikus daitekeenez, zazpi liburu edo ataletan banatuak dira 1752 kanonak, Elizaren esparru guztiak, era zabalean nahiz murritzagoan, hizpide dituelarik Kodeak. Aurkeztu dutenez, «Arau orokorren ondoren (I. liburua), Jainkoaren herria deritzan liburuan (II.a), adibidez, kristau-fededunen obligazioak eta eskubideak azaltzen dira, nola laikoenak hala klerikoenak nahiz erlijiosoenak, eta Elizaren agintaritza gorenarenak bezala Eliza partikularren nondik norakoak ere jorratzen dira. Elizaren irakasteko zeregina [...]
Sasieta Mankomunitatea datorren astean hasiko da gabon izeiak jasotzen, behin Eguberriak bukatzen direnean. Astelehenetik aurrera tamaina handiko trasteak biltzeko egutegiari kasu egin behar diote herritarrek pinuak kalera ateratzeko. Ezin dira hondaki...
Auto elektrikoen zerbitzua ematen hasi aurretik, aste honetan bukatuko dituzte instalazio lanak Ataunen. San Martinen estalpedun aparkalekua egin dute, teilatuan eguzki plakak dituena. Autoen bateria kargatzeko sistema muntatzen atzo bukatu zuten tekni...
2010eko urriaren azken asteburuan Beasainen egin zen Jazpana! Fest jaialdiaren barruan antolatutako argazki rallyra aurkeztutako argazkiekin erakusketa irekiko dute antolatzaileek ostiralean. Guztira 36 argazkiz osatutako erakusketa da. Lehiaketan par...
Aurreko astean zabaldutako Gazte Bidean gazte txoko berrian emango diote amaiera Gabonetan atarian hasi zen Gazte Asteari.
Legazpiko Telleriarte Txirrindulari Elkarteak ziklo-kros taldea sortu du. Urte askoan mundu honetatik bananduta egon ostean, bost kiderekin hasi du bidea talde berriak. Denboraldia amaitzear dagoela sortu dute taldea Legazpin. Euskal Herrian egiteko hiru lasterketa, Burgosen egingo den bat eta Zamoran ospatuko den Espainiako txapelketa soilik falta dira zirkuituak amaitzeko. Imanol Ugarte, Aitor Izagirre, Iker Conejo, Julen Agirreburualde eta Ander Ibarguren legazpiarrak denboraldi hasieratik ari dira lehiatzen eta bostak ere txukun aritu dira urte osoan zehar. Elkarri laguntzen diote, baina orain artean ez zuten elkartuko zituen talderik. Telleriarteko txirrindulari elkarteak babes hori eskaini die talde berriarekin. Elkarteko kide den Enrique Vizcayren esanetan, «Legazpin probetan aritzen zen jendea zegoela ikusi genuen, eta eurek ordaintzen zituztela gastu guztiak. Arropa ere nork berea eramaten zuen, eta elkartetik, txirrindulari hauei esku bat botatzea pentsatu genuen. Behintzat ez zitzatela gastu guztiak eurak ordaindu. Lagundu egin nahi diegu, gure ahalmenaren barruan, beti ere». Lizentziak tramitatu dizkiete eta arropa ere atera dute, «herria ordezkatu dezaten». Estreinaldia Ormaiztegin Ormaiztegiko ziklo-kros proban egin zuen estreinaldia talde berriak. Ibargurenek laugarren egin zuen juniorretan, Izagirre seigarren izan zen Master 30 mailan; Conejo hamahirugarren iritsi zen maila berean eta Ugartek hirugarren egin zuen M40 mailan. Agirreburualdek hamabosgarren amaitu zuen elite mailan. Asteburu honetan [...]
Ataungo Udalak 2.121.175 milioi euroko aurrekontu propioa izango du aurtengo ekitaldirako. Abenduaren 29an onartu zuen Udalbatzak diru kontuen txostena. Inbertsioetarako aurrekontuaren %33 bideratuko du, 700.000 euro pasa. Lau lan nagusitarako erabiliko dute diru hori. Egitasmo handiena kanpoko igerilekuak egitea da, Grabielene atzeko zelaian. 500.000 euroko diru saila izendatu dute horretarako. Iazko E Plana-rekin aldagelak eraikitzen ari dira jada, eta aurten egin nahi dute ur putzuen eta igerilekuen azpiegitura osoa. San Gregorioko bikario etxea bukatzea da beste helburu bat, Barandiaran Museoaren osagarri izateko. 200.000 euro daude harako. «Museoari falta zaion osagarria umeekin aktibitateak eta tailerrak egitea da. Aldizkako erakusketentzat ere izango da bikario etxea». Obren fasea bukatzear dago, eta exekuzioa amaitzeko behar den 50.000 euro jarri dira. Gainontzeko 150.000 euro ekipamenturako dira; 130.000 euroko diru laguntza bat hitzartuta du udalak, eta finantzazio osoa lor dadin ekarpen gehiago etor litezkeela aurreratu du alkateak. Auzoeta kiroldegian berogailua jartzeko 35.000 eurok eta Aiako plaza berritzeko proiektua idazteko beste 20.000 eurok osatzen dute inbertsioen atala. Bestetik, etxebizitza sustapenean udalak San Martinen 38 etxe tasatu egiteko asmoa dauka, Otsobide udal enpresaren bidez. Gizarte arloan Ataungo Gazte Plana da 2011rako egitasmo nabarmenena. San Martingo Kalustragainean gaztelekua atonduko dute 12-18 urte arteko gazteentzat. Dinamizatzaile bat izango du, eta [...]
Goierri Kirol Elkarteak antolatutako pilota txapelketa iritsi da finaletara. 125 partida jokatu eta gero benjamin kategoriatik hasi eta jubeniletara artekoek jokatuko...
Goieniz zine klubak antolatutako 10. Gau Laburra jaialdian Iban Lizarralde zuzendari oñatiarraren “Gartzela” aukeratu dute ikusleek aurtengo edizioko pelikularik onena. Seguran, Zerainen eta Legazpin grabatutako filma da “Gartzela&#...
Errege Magoen desfilea 19:30ean hasiko da Eliz-kalen, mertzedariarren parean. Herodesen autoaren antzezpena aurten ere Zelai Ariztiko pilotalekuan izango da.
Aurten bi bono erosteko aukera izango da, euskarazko antzezlanak bakarrik ikusteko edo denboraldi osorako balioko duena. Bonak urtarrilaren 15etik 20ra izango...