Auto elektrikoak probatzeko astebetean debalde erabili ahalko dituzte ataundarrek
Auto elektrikoen zerbitzua ematen hasi aurretik, aste honetan bukatuko dituzte instalazio lanak Ataunen. San Martinen estalpedun aparkalekua egin dute, teilatuan eguzki plakak dituena. Autoen bateria kargatzeko sistema muntatzen atzo bukatu zuten tekni...
Auto elektrikoen zerbitzua ematen hasi aurretik, aste honetan bukatuko dituzte instalazio lanak Ataunen. San Martinen estalpedun aparkalekua egin dute, teilatuan eguzki plakak dituena. Autoen bateria kargatzeko sistema muntatzen atzo bukatu zuten teknikariek.
Datorren astean, urtarrilaren 10etik 17ra, auto elektrikoak probatu ahalko dituzte ataundarrek. Izena eman beharko da, eta astebetean doan erabili ahalko dira. Ondoren alokairua jarriko dute. Hasieran zerbitzua emango duten bost autoak Ataunen daude ja. Merkatuan auto elektrikoen eskaintza ugaritu eta erosgarriago direnean multzoa 15eraino hazteko asmoa dago, bi San Gregorion.