Keixa eta Lizarra moztu ditu norbaitek pagoetan.
Urretxuko Pagoeta auzoko autobusen geraleku berrian jarritako hiru zuhaitzetatik bi moztuta agertu dira. Keixa eta Lizarra ziren moztutako bi zuhaitzak. Udaletik agerian utzi nahi izan dute ekintza honen «zentzugabekeria», eta herritarrei «arduraz jokatzeko» deia egin diete, ondasun publikoak ez kaltetzeko eskatuz.