“Gartzela” filmak irabazi du aurtengo Gau Laburrean
Goieniz zine klubak antolatutako 10. Gau Laburra jaialdian Iban Lizarralde zuzendari oñatiarraren “Gartzela” aukeratu dute ikusleek aurtengo edizioko pelikularik onena. Seguran, Zerainen eta Legazpin grabatutako filma da “Gartzela&#...
Goieniz zine klubak antolatutako 10. Gau Laburra jaialdian Iban Lizarralde zuzendari oñatiarraren “Gartzela” aukeratu dute ikusleek aurtengo edizioko pelikularik onena. Seguran, Zerainen eta Legazpin grabatutako filma da “Gartzela”. Kanpoko irudi guztiak Segurako kaleetan daude grabatuta eta barrukoak Legazpiko elizan, udal euskaltegian eta Lenburren Langileen Etxean. Zeraingo hilerrian grabatutako irudiak ere badaude pelikulan.
Lizarralde, Iñake Irastorza pelikulako protagonista eta Joseba Beristain musika arduraduna Beasainen izan ziren aurreko ostiralean egin zen Gau Laburra jaialdian. Asier Iza, Jon Artola beasaindarra eta Pendejo zuzendariak ere Beasainen izan ziren, jaialdiren amaieran ikusleekin pelikula bakoitzari buruz hitz egiten. Goienizeko kideek aurtengo jaialdian bizi izan den giro ona azpimarratu dute, eta zinemagintza gustuko duen jende asko gerturatu zela ere aipatu dute.
Lizarralderen lana urtarrilaren 20an hasiko den zikloan ikusiko den lehen pelikula luzearen aurretik ikusi ahalko da berriro, eta orduan jasoko du zuzendariak Dolarearen ikurrarekin egindako garaikurra.