Telleriarteko txirrindulari elkarteak ziklo-kros taldea sortu du
Legazpiko Telleriarte Txirrindulari Elkarteak ziklo-kros taldea sortu du. Urte askoan mundu honetatik bananduta egon ostean, bost kiderekin hasi du bidea talde berriak. Denboraldia amaitzear dagoela sortu dute taldea Legazpin. Euskal Herrian egiteko hiru lasterketa, Burgosen egingo den bat eta Zamoran ospatuko den Espainiako txapelketa soilik falta dira zirkuituak amaitzeko. Imanol Ugarte, Aitor Izagirre, Iker Conejo, Julen Agirreburualde eta Ander Ibarguren legazpiarrak denboraldi hasieratik ari dira lehiatzen eta bostak ere txukun aritu dira urte osoan zehar. Elkarri laguntzen diote, baina orain artean ez zuten elkartuko zituen talderik. Telleriarteko txirrindulari elkarteak babes hori eskaini die talde berriarekin. Elkarteko kide den Enrique Vizcayren esanetan, «Legazpin probetan aritzen zen jendea zegoela ikusi genuen, eta eurek ordaintzen zituztela gastu guztiak. Arropa ere nork berea eramaten zuen, eta elkartetik, txirrindulari hauei esku bat botatzea pentsatu genuen. Behintzat ez zitzatela gastu guztiak eurak ordaindu. Lagundu egin nahi diegu, gure ahalmenaren barruan, beti ere». Lizentziak tramitatu dizkiete eta arropa ere atera dute, «herria ordezkatu dezaten». Estreinaldia Ormaiztegin Ormaiztegiko ziklo-kros proban egin zuen estreinaldia talde berriak. Ibargurenek laugarren egin zuen juniorretan, Izagirre seigarren izan zen Master 30 mailan; Conejo hamahirugarren iritsi zen maila berean eta Ugartek hirugarren egin zuen M40 mailan. Agirreburualdek hamabosgarren amaitu zuen elite mailan. Asteburu honetan [...]
Legazpiko Telleriarte Txirrindulari Elkarteak ziklo-kros taldea sortu du. Urte askoan mundu honetatik bananduta egon ostean, bost kiderekin hasi du bidea talde berriak.
Denboraldia amaitzear dagoela sortu dute taldea Legazpin. Euskal Herrian egiteko hiru lasterketa, Burgosen egingo den bat eta Zamoran ospatuko den Espainiako txapelketa soilik falta dira zirkuituak amaitzeko. Imanol Ugarte, Aitor Izagirre, Iker Conejo, Julen Agirreburualde eta Ander Ibarguren legazpiarrak denboraldi hasieratik ari dira lehiatzen eta bostak ere txukun aritu dira urte osoan zehar. Elkarri laguntzen diote, baina orain artean ez zuten elkartuko zituen talderik. Telleriarteko txirrindulari elkarteak babes hori eskaini die talde berriarekin.
Elkarteko kide den Enrique Vizcayren esanetan, «Legazpin probetan aritzen zen jendea zegoela ikusi genuen, eta eurek ordaintzen zituztela gastu guztiak. Arropa ere nork berea eramaten zuen, eta elkartetik, txirrindulari hauei esku bat botatzea pentsatu genuen. Behintzat ez zitzatela gastu guztiak eurak ordaindu. Lagundu egin nahi diegu, gure ahalmenaren barruan, beti ere». Lizentziak tramitatu dizkiete eta arropa ere atera dute, «herria ordezkatu dezaten».
Estreinaldia Ormaiztegin
Ormaiztegiko ziklo-kros proban egin zuen estreinaldia talde berriak. Ibargurenek laugarren egin zuen juniorretan, Izagirre seigarren izan zen Master 30 mailan; Conejo hamahirugarren iritsi zen maila berean eta Ugartek hirugarren egin zuen M40 mailan. Agirreburualdek hamabosgarren amaitu zuen elite mailan. Asteburu honetan Zamorara joango dira, eta Ibargurenek Euskadiko selekzioa ordezkatuko du.
Informazio gehiago: