Astotxo Eguna ospatuko dute Lazkaon igandean
Errege egunaren hurrengo igandean urtero ohitura denez, Lazkaon igande honetan, urtarrilak 9, ospatuko dute Astotxo Eguna. Eliza katolikoaren egutegian Familia Sakratuaren eguna da, eta XVII. mendean hasitako tradizioa berrituko dute lazkaotarrek. Egiptorako ihesa kale antzezpena egingo dute 200 herritarrek, eta Enkarterri asto arrazaren Gipuzkoako XII. lehiaketa izango da. Hauxe da lazkaotarrek iganderako prestatu duten egitaraua: 10:00. Asto diana. 11:00. Meza Zistertar mojen Santa Ana komentuan, Lazkao abesbatzarekin. 11:00. Gipuzkoako Enkarterri astoen kalifikazio ofiziala. 12:00. Enkarterri astoen Gipuzkoako XII. Lehiaketa. Asto erakusketa, gurdiak, salda, trikitilariak, txistulariak. Plazan. 13:00. ‘Egiptorako ihesa’ kale antzezpena, Zelaian. Erakusketa. Joxe Mari Telleria margolariaren lanak, kultur etxeko beheko aretoan. Ordutegia: aste egunetan 18:00-20:00; asteburuan 12:00-14:00 eta 18:00-20:00. Aurreneko aldiz Enkarterri astoen Gipuzkoako kalifikazio ofiziala ere egingo dute, 11:00etan, plazan. Arraza horren bereizgarri propioak aztertu eta baldintzak betetzen dituzten abereei ziurtagiri ofiziala emango die adituen epaimahaiko batek. Astoaren umiltasunari ohore Bitxia da familia sakratuaren Egiptorako ihesa irudikatzen duen eszenan ez Mariak, ez Jesusek, ez Josek ez lortu izana kide txikienak eta umilenak, astoak, duen herrikoitasuna», idatzi zuen 1956an Jose Maria Donosti idazleak. Lazkaoko Astotxo festari buruz ari zen, orduan Santa Ana monasterioko elizako irudiek eta kaleko ibilerak osatzen zuten jaiaren sustraiez harrituta. Lazkaotarrek abereari ipini diote arreta 360 urtean. [...]
Errege egunaren hurrengo igandean urtero ohitura denez, Lazkaon igande honetan, urtarrilak 9, ospatuko dute Astotxo Eguna. Eliza katolikoaren egutegian Familia Sakratuaren eguna da, eta XVII. mendean hasitako tradizioa berrituko dute lazkaotarrek. Egiptorako ihesa kale antzezpena egingo dute 200 herritarrek, eta Enkarterri asto arrazaren Gipuzkoako XII. lehiaketa izango da. Hauxe da lazkaotarrek iganderako prestatu duten egitaraua:
- 10:00. Asto diana.
- 11:00. Meza Zistertar mojen Santa Ana komentuan, Lazkao abesbatzarekin.
- 11:00. Gipuzkoako Enkarterri astoen kalifikazio ofiziala.
- 12:00. Enkarterri astoen Gipuzkoako XII. Lehiaketa. Asto erakusketa, gurdiak, salda, trikitilariak, txistulariak. Plazan.
- 13:00. ‘Egiptorako ihesa’ kale antzezpena, Zelaian.
- Erakusketa. Joxe Mari Telleria margolariaren lanak, kultur etxeko beheko aretoan. Ordutegia: aste egunetan 18:00-20:00; asteburuan 12:00-14:00 eta 18:00-20:00.
Aurreneko aldiz Enkarterri astoen Gipuzkoako kalifikazio ofiziala ere egingo dute, 11:00etan, plazan. Arraza horren bereizgarri propioak aztertu eta baldintzak betetzen dituzten abereei ziurtagiri ofiziala emango die adituen epaimahaiko batek.
Astoaren umiltasunari ohore
Bitxia da familia sakratuaren Egiptorako ihesa irudikatzen duen eszenan ez Mariak, ez Jesusek, ez Josek ez lortu izana kide txikienak eta umilenak, astoak, duen herrikoitasuna», idatzi zuen 1956an Jose Maria Donosti idazleak. Lazkaoko Astotxo festari buruz ari zen, orduan Santa Ana monasterioko elizako irudiek eta kaleko ibilerak osatzen zuten jaiaren sustraiez harrituta. Lazkaotarrek abereari ipini diote arreta 360 urtean. Igandean ospatuko da berriz Astotxo Eguna.
Azken urteotan Egiptorako ihesa kale antzezpena 200 bat herritarrek egiten dute, eta aurten hamabigarren aldiz Gipuzkoako Enkarterri astoen lehiaketa jokatuko da. Bi osagaiekin hornitu den Astotxoaren festa modernoa askoz xumeagoa zen lehen.
Maria de Lazkano da tradizioaren hasierako eragile, Lazkao etxeko oinordekoa eta Antonio de Okendo almirantearen emaztea. XVII. mendearen erdian oparotasun handia izan zuen Lazkaotarren oinetxeak. Jauregi berria eta Santa Teresa fraide komentua 1640an eraiki zituzten, eta Santa Ana moja komentua 1646an, Maria de Lazkanoren aginduz.
Astotxo festaren abiaburua 1652an dago. Urte hartan Amabirjina Deserriratuaren Esklabuen Kofradia sortu zuen Lazkanok, eta Epifania osteko lehen igandean bilduko ziren kideak. Santa Ana komentuko elizan familia sakratuaren irudiak jarri zituzten okasiorako, dirudienez garai hartan Donemiliagako fraide batek Egiptorako ihesaren pasartea gurtuz Gipuzkoan barrena egin zituen predikuek eraginda. Astoa, gainean Maria eta magalean Jesus haurra, eta sokatik hartuta Jose; geroztik moja zistertarrek urtero jartzen dituzte irudiok.
Herritarren eskaintzak astoari
Gaur egungo eskulturetan zaharrena Maria eta Jesusena da, 1770ean egina 770 errealekin. Joseren figura 1883koa da, eta astotxoarena 1897koa, Ponz eskultoreak 1.884 errealen truke egina.
Astoaren adorazioaren seinaleak duela hamarkada gutxi arte iraun du; herritarrek artoa eramaten zioten abereari, bidaiarako sustengu izateko eskaintza gisa. Haurrek ogi opilak eta fruta ere bai, «familia txiro haren bidaia penagarria arintzeko, erbesteratuen ikur zena garai batean», dio Donostik. Mojek, eskaintzen truke, gari irinezko obleak oparitzen zituzten. Gaur egun saldu egiten dituzte, eta igandean ere 75.000 oblea edukiko dituzte.
Irudiak janzteko arropek ere badute historia. Mariaren soinekoa Infantaduko duke eta Lazkaoko jaunaren arbasoena zen: belusezko traje kostotsua, urrez eta harribitxiz brodatua. «Zergatik luxu eta garesti nahi hori, Jesusen familia umil txiroaren egia historikoa eta giza errealitatea erabat kontrakoa zenean?», kritikatu zuen Donostik.
Idazlearen iritziz astoa da izan zenaren izatea eta itxura mantentzen duen bakarra, «benetakoa eta umila». Ia laurehun urte joan diren arren, omenaldia jasotzen segiko du astoak Lazkaon.