«Nire bikotekidearen zurrungak normalak ote dira?» Gizon eta emakume askok egiten diote galdera hori euren buruari. Jendearen kezka horri erantzuna emateko helburuarekin, Iñaki Salegi Zumarragako Ospitaleko pneumologoak hitzaldia eman zuen abenduaren, Mutiloan. Baina ba ote dakigu benetan zer den zurrunga egitea? Salegik azaldu zuenez, ahoko eta eztarriko ehunek arnasa hartzerakoan dar-dar egiten dute eta dar-dar soinu horiek dira hain zuzen, zurrungak. Dirudienez, gauza arrunta da. Datuen arabera, gizonezkoen %40k eta emakumezkoen %30ek egiten du. Apnea Zurrunga egitea bere horretan ez da arriskutsua. Zurrunga egiteaz gain, lo dagoen pertsona horrek apneak ere egiten dituenean hasten da arriskua. Salegik azaldu zuenez, apnea arnasbidea ixtea da. «Horrek esan nahi du une batez airerik ez dela pasatzen eta itolarria eragiten duela». Apnearekin lotuta badago sindrome berezi bat: Loaldiko Apnea sindromea, hain zuzen. Sindrome hori oraindik ezezaguna da mediku askoren eta gaixoen artean eta berau ezagutzera ematea, medikuen lana dela uste du Salegik. Dagoeneko egin dituzte ikerketak eta jasotako datuen arabera, populazioaren %40k du sindrome hori. Gizen egonda %40 eta %90 artera ere iritsi daiteke kopurua. Norbera ez da konturatzen lo dagoen bitartean zer gertatzen zaion, bai ordea bere alboan lo dagoena. Baina nola jakin zehazki sindrome hori dugun ala ez? Sindrome horrek baditu sintoma [...]
Gipuzkoako bola denboraldia asteburu honetan hasiko da, Idiazabalen. Taldekako txapelketaren lehenbiziko jardunaldia igandean jokatuko da Igarondoko bolatokian, goiz eta arratsalde. Bigarren eta azken tiraldia Ategorrietan (Donostia) izango du lehiaket...
Zaldibiako Gailurrerantzat kirol elkarteko mendi sailak igandean, urtarrilak 9, egingo du urteko batzar orokorra. Zubi-Buru elkartean da bilera, 16:00etan hasita. Ondoren mendiko federatu txartelak egiteko aukera izango da.
Eguberri garaiagatik abenduaren 23tik itxita eduki ondoren, Legorretako udal liburutegia bihar, ostirala, irekiko dute atzera. Ohiko ordutegian erabili ahalko da biblioteka zerbitzua.
Euskarazko Amerikanuak filma emango dute asteburu honetan Ataungo Herri Antzokian, gaztelaniaz azpititulatua. Bihar eta etzi 22:00etan, eta igandean 19:30ean dira emanaldiak. Haurrentzako Tron, the legacy botako dute, igandean 16:30ean.
Errege egunaren hurrengo igandean urtero ohitura denez, Lazkaon igande honetan, urtarrilak 9, ospatuko dute Astotxo Eguna. Eliza katolikoaren egutegian Familia Sakratuaren eguna da, eta XVII. mendean hasitako tradizioa berrituko dute lazkaotarrek. Egiptorako ihesa kale antzezpena egingo dute 200 herritarrek, eta Enkarterri asto arrazaren Gipuzkoako XII. lehiaketa izango da. Hauxe da lazkaotarrek iganderako prestatu duten egitaraua: 10:00. Asto diana. 11:00. Meza Zistertar mojen Santa Ana komentuan, Lazkao abesbatzarekin. 11:00. Gipuzkoako Enkarterri astoen kalifikazio ofiziala. 12:00. Enkarterri astoen Gipuzkoako XII. Lehiaketa. Asto erakusketa, gurdiak, salda, trikitilariak, txistulariak. Plazan. 13:00. ‘Egiptorako ihesa’ kale antzezpena, Zelaian. Erakusketa. Joxe Mari Telleria margolariaren lanak, kultur etxeko beheko aretoan. Ordutegia: aste egunetan 18:00-20:00; asteburuan 12:00-14:00 eta 18:00-20:00. Aurreneko aldiz Enkarterri astoen Gipuzkoako kalifikazio ofiziala ere egingo dute, 11:00etan, plazan. Arraza horren bereizgarri propioak aztertu eta baldintzak betetzen dituzten abereei ziurtagiri ofiziala emango die adituen epaimahaiko batek. Astoaren umiltasunari ohore Bitxia da familia sakratuaren Egiptorako ihesa irudikatzen duen eszenan ez Mariak, ez Jesusek, ez Josek ez lortu izana kide txikienak eta umilenak, astoak, duen herrikoitasuna», idatzi zuen 1956an Jose Maria Donosti idazleak. Lazkaoko Astotxo festari buruz ari zen, orduan Santa Ana monasterioko elizako irudiek eta kaleko ibilerak osatzen zuten jaiaren sustraiez harrituta. Lazkaotarrek abereari ipini diote arreta 360 urtean. [...]
Aizkorpe bailarako turismo bulegoetako eta interpretazio zentroetako bisitari kopuruak gora egin du azken urte honetan. Segurako, Zeraingo eta Idiazabalgo turismo bulegoak eta interpretazio zentroak Aldabe kooperatiba elkarteak kudeatzen ditu. Zegamako turismo bulegoa eta interpretazio zentroa berriz, Aizkorribidean-ek eta gustura daude bai bateko zein besteko kideak jasotako erantzunarekin. Zeraingo turismo bulegokoek esan dutenez, 2010ean Zerainen 21.102 bisitari izan zituzten, 2009. urtean baino % 5 gehiago. Turista gehienak, Euskal Herrikoak bertakoak ziren, %81 hain zuzen: gipuzkoarrak %54, arabarrak % 12, bizkaitarrak % 11 eta nafarrak % 4. Euskal Herritik kanpoko bisitariak, % 19 ra iritsi ziren. Horien artean katalanak % 5 izan ziren, madrildarrak %2,5 eta frantziarrak %2. Segura Segurako turismo bulegoan 4.640 turista izan ziren 2010ean. 2009ko datuekin alderatuz gero, 2010ean bisitarien kopurua %10 hazi zela ikus daiteke. Turismo bulegokoen ustez igoera hori, Erdi Aroko jaiari lotuta egon daiteke neurri batean, 2.009. urtean ez baitzuten Erdi Aroko jairik egin eta 2010ean, bai. Bisitarien % 77a Euskal Herrikoa izan zen: gipuzkoarrak % 56, arabarrak % 5, bizkaitarrak % 13 eta nafarrak %3. Euskal Herritik kanpotik joandakoak, berriz %23 izan ziren. Horien artean katalanak % 5,4 izan ziren, madrildarrak % 5,6, frantsesak %3 eta Erresuma Batukoak % 2. Idiazabal 2.010ean Idiazabal Gaztaren museoa [...]
Halako sentsazioa zuten saltzaileak feriari behintzat opari handirik utzi ez diotenekoa. Urteko lehen hau ez da onenetakoa izaten eta atzokoa baino okerragoak bizi izan ditugu, izan ere aitzakiak aitzaki, eguraldia behintzat gaizki portatu zenik ezin da esan eta jendea ere inguratu zen Ordiziara, berandu badarik ere. Barazki eta fruitu aldetik zaharrak berri esan genezake, baina aldiz, loreetan, Maria Eugenia Agirretxeren postuan Kuku lorea eta Aingeru lorea zegoen. Berak barrez adierazten zuen: «Leitzan Mariloka esaten diote honi», Calendula izenez ere ezagutzen da. 1,5 euroann salgai ziren bi motak, neguan ez dira galtzen eta gustuko txokoetan ederki ugaldu ere bai bere kaxa. Agurra eta ongi etorria Urtearekin batera ongi etorria emateko aukera eskaini zigun Maite Iturbek. Udanako ogia saltzera etorriko da hemendik aurrera astero. Aukera zabala du hasi opil txikietatik eta mota ezberdinetako ogi ugari (0,45 eta 2,30) artean), baita arto-opilak, madalenak edota txorizo-opilak ere. Erretiroa hartu duen Gabiriako M.Rosario Arrietaren tokian da. Beheko Etxe baserrian oiloak jarri zituztenetik 25 bat urte pasatu ditu feriaz feria, arrautza saltzen. Zuhaitz landareen garaia Aldi berean arbola landareak sartzeko garaia ere etorri da. Tren geltokitik gora doan aldapara urtero bezala hasi dira saltzaileak etortzen. Agertzen lehenak Junkal Areitioaurtena Zaldibarkoa eskaintza zabalarekin eta Albizturko J.M. Lasa [...]
Orobione jubilatu elkarteak sustatuta, erretiratuek eta pentsiodunek osatutako koru batek astelehenean, urtarrilak 10, hasiko du ibilia. Igor Barrero piano-jotzaile eta konposatzailea izango du zuzendaria. Elkartetik adierazi dute «ilusioz» ekin d...
Itsasondon Eguberrietako oporretarako haurrentzat eta gazteentzat prestatua zuten egitaraua atzo bukatu zen. Adinkako taldeetan banatuta jarduerak egin dituzte, tartean Ormaiztegiko Zumalakarregi Museora bisita. Eskulanak eta tailerrak ere burutu dituz...
Garbiketa eta mantentze lanak egiteko, Lazkaoko Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegia itxita egongo da gaur, bihar, larunbatean eta igandean. Aste osoan igerilekua ere zerbitzutik kanpo eduki dute. Astelehenean, urtarrilak 10, itzuliko da ohiko zerbitzu...
Larunbatean, igandean eta astelehenean (urtarrilak 8, 9 eta 10) Entre lobos filma emango dute Lazkaoko Areria zineman. Zapatuan bi saio daude, 19:30ean eta 22:15ean; igandean 19:30ean da sarrera eta astelehenean –ikusleen eguna– 21:30ean. Haurrentz...
Prospektiker enpresak kaleratu du herritarrekin egindako bileren emaitzen txostena. Aparkalekuen arazoa konpontzeko lau bilera egin dituzte herritarrekin alde batetik eta merkatariekin eta ostalariekin bestetik. Azterketaren emaitzen arabera, herriko zortzi gunetan errotazio sistema jartzea litzateke irtenbiderik egokiena. Hala, Trenbide, Nafarroa Etorbidea, San Iganazio, Esteban Lasa, Arana eta Oriamendi kaleetan eta Erauskin eta Gipuzkoa plazan TAO bidezko errotazio jartzea proposatu dute herritarrek. Trenbide eta Nafarroa Etorbidea kaleetan eta Gipuzkoa plazan gehienez ere lau orduz utzi ahalko litzateke ibilgailua aparkatuta, eta gainerako guneetan bi orduz. Herritarren ustez, TAOa jarriko litzatekeen lekuetan bizi direnek doako txartel bat izan beharko lukete, garajea izan edo ez kontuan hartu gabe. Ibilgailua aparkatu ondorengo orduak merkeak izan beharko lirateke eta denbora pasa ahala aparkatzeagatik ordaindu beharrekoa garestitzen joan beharko luke. Bernedo Eneako aparkalekua handitzea eta sarbideak eta irteerak egokitzea ere proposatu dute herritarrek. Aparkalekua handitzea ere egokia dela uste dute, eta herrian erabiltzen ez diren beste gune batzuetan aparkalekuak eraiki beharko liratekeela, adibidez Renfek trenbidearen ondoan duen gunean. Neurri hauek denak hartu aurretik sentsibilizazio kanpainak egitea eta eskualde mailako garraio publikoa hobetzea proposatu dute ikerketan parte hartu dutenek. Emaitza hauek guztiak biltzen dituen txostena aztertu beharko du Beasaingo Udalak, eta hausnarketa egin ondoren erabakiko du zein neurri hartu [...]