Erregeen zamalkada Beasainen
Gaurkoa, opariak zabaldu eta erroskoa jateko eguna izango da Goierriko etxe askotan. Izan ere, erregeak Goierriko hainbat herritan ibili ziren atzo, etxerik etxe, opariak banatzen. Bateko etorrerak eta besteko zamalkadak, umeek harrera beroa egin diete zaldi zein gurdietan etorri diren erregeei. Hauek berriz, ilusioa, gozokiak eta opariak banatu zituzten gazteenen artean.
Eguzkia ezkutatu eta eguna iluntzearekin batera iritsi ziren erregeak Goierrira. Herririk gehienetan, su artifizialekin eta musikariekin egin zieten lehen harrera. Zumarragan eta Ormaiztegin esaterako, kaleko argi guztiak itzali eta eskuko suziekin lagunduta sartu ziren erregeak eta laguntzaileak herrira. Lazkaon ere beste horrenbeste; harrera beroa jaso zuten herriko kaleetan; Lazkao Txiki plazan, umeekin egoteko tartea ere hartu zuten. Beasainen eta Ordizian, gurdi eta guzti etorri ziren, eta herria zeharkatu eta gero, Jose eta Mariarengana joan eta haurtxoarentzako opariak ekarri zituzten. Idiazabalen eta Zegaman ere egin zituzten zamalkadak atzo.
-
-
Erregeen zamalkada Beasainen
-
-
Erregeei harrera Ormaiztegin
-
-
Erregeak umeekin, Lazkaon
-
-
Erregeak umeekin, Idiazabalen