Ibilgailuen errotazioa proposatu dute aparkalekuen arazoari irtenbidea emateko
Prospektiker enpresak kaleratu du herritarrekin egindako bileren emaitzen txostena. Aparkalekuen arazoa konpontzeko lau bilera egin dituzte herritarrekin alde batetik eta merkatariekin eta ostalariekin bestetik. Azterketaren emaitzen arabera, herriko zortzi gunetan errotazio sistema jartzea litzateke irtenbiderik egokiena. Hala, Trenbide, Nafarroa Etorbidea, San Iganazio, Esteban Lasa, Arana eta Oriamendi kaleetan eta Erauskin eta Gipuzkoa plazan TAO bidezko errotazio jartzea proposatu dute herritarrek. Trenbide eta Nafarroa Etorbidea kaleetan eta Gipuzkoa plazan gehienez ere lau orduz utzi ahalko litzateke ibilgailua aparkatuta, eta gainerako guneetan bi orduz. Herritarren ustez, TAOa jarriko litzatekeen lekuetan bizi direnek doako txartel bat izan beharko lukete, garajea izan edo ez kontuan hartu gabe. Ibilgailua aparkatu ondorengo orduak merkeak izan beharko lirateke eta denbora pasa ahala aparkatzeagatik ordaindu beharrekoa garestitzen joan beharko luke. Bernedo Eneako aparkalekua handitzea eta sarbideak eta irteerak egokitzea ere proposatu dute herritarrek. Aparkalekua handitzea ere egokia dela uste dute, eta herrian erabiltzen ez diren beste gune batzuetan aparkalekuak eraiki beharko liratekeela, adibidez Renfek trenbidearen ondoan duen gunean. Neurri hauek denak hartu aurretik sentsibilizazio kanpainak egitea eta eskualde mailako garraio publikoa hobetzea proposatu dute ikerketan parte hartu dutenek. Emaitza hauek guztiak biltzen dituen txostena aztertu beharko du Beasaingo Udalak, eta hausnarketa egin ondoren erabakiko du zein neurri hartu [...]
Prospektiker enpresak kaleratu du herritarrekin egindako bileren emaitzen txostena. Aparkalekuen arazoa konpontzeko lau bilera egin dituzte herritarrekin alde batetik eta merkatariekin eta ostalariekin bestetik. Azterketaren emaitzen arabera, herriko zortzi gunetan errotazio sistema jartzea litzateke irtenbiderik egokiena. Hala, Trenbide, Nafarroa Etorbidea, San Iganazio, Esteban Lasa, Arana eta Oriamendi kaleetan eta Erauskin eta Gipuzkoa plazan TAO bidezko errotazio jartzea proposatu dute herritarrek. Trenbide eta Nafarroa Etorbidea kaleetan eta Gipuzkoa plazan gehienez ere lau orduz utzi ahalko litzateke ibilgailua aparkatuta, eta gainerako guneetan bi orduz.
Herritarren ustez, TAOa jarriko litzatekeen lekuetan bizi direnek doako txartel bat izan beharko lukete, garajea izan edo ez kontuan hartu gabe. Ibilgailua aparkatu ondorengo orduak merkeak izan beharko lirateke eta denbora pasa ahala aparkatzeagatik ordaindu beharrekoa garestitzen joan beharko luke.
Bernedo Eneako aparkalekua handitzea eta sarbideak eta irteerak egokitzea ere proposatu dute herritarrek. Aparkalekua handitzea ere egokia dela uste dute, eta herrian erabiltzen ez diren beste gune batzuetan aparkalekuak eraiki beharko liratekeela, adibidez Renfek trenbidearen ondoan duen gunean.
Neurri hauek denak hartu aurretik sentsibilizazio kanpainak egitea eta eskualde mailako garraio publikoa hobetzea proposatu dute ikerketan parte hartu dutenek. Emaitza hauek guztiak biltzen dituen txostena aztertu beharko du Beasaingo Udalak, eta hausnarketa egin ondoren erabakiko du zein neurri hartu aparkalekuen arazoari amaiera emateko.