Opor usainean jendea bai, baina erosteko grina handirik ez ferian
Halako sentsazioa zuten saltzaileak feriari behintzat opari handirik utzi ez diotenekoa. Urteko lehen hau ez da onenetakoa izaten eta atzokoa baino okerragoak bizi izan ditugu, izan ere aitzakiak aitzaki, eguraldia behintzat gaizki portatu zenik ezin da esan eta jendea ere inguratu zen Ordiziara, berandu badarik ere. Barazki eta fruitu aldetik zaharrak berri esan genezake, baina aldiz, loreetan, Maria Eugenia Agirretxeren postuan Kuku lorea eta Aingeru lorea zegoen. Berak barrez adierazten zuen: «Leitzan Mariloka esaten diote honi», Calendula izenez ere ezagutzen da. 1,5 euroann salgai ziren bi motak, neguan ez dira galtzen eta gustuko txokoetan ederki ugaldu ere bai bere kaxa. Agurra eta ongi etorria Urtearekin batera ongi etorria emateko aukera eskaini zigun Maite Iturbek. Udanako ogia saltzera etorriko da hemendik aurrera astero. Aukera zabala du hasi opil txikietatik eta mota ezberdinetako ogi ugari (0,45 eta 2,30) artean), baita arto-opilak, madalenak edota txorizo-opilak ere. Erretiroa hartu duen Gabiriako M.Rosario Arrietaren tokian da. Beheko Etxe baserrian oiloak jarri zituztenetik 25 bat urte pasatu ditu feriaz feria, arrautza saltzen. Zuhaitz landareen garaia Aldi berean arbola landareak sartzeko garaia ere etorri da. Tren geltokitik gora doan aldapara urtero bezala hasi dira saltzaileak etortzen. Agertzen lehenak Junkal Areitioaurtena Zaldibarkoa eskaintza zabalarekin eta Albizturko J.M. Lasa [...]
Halako sentsazioa zuten saltzaileak feriari behintzat opari handirik utzi ez diotenekoa. Urteko lehen hau ez da onenetakoa izaten eta atzokoa baino okerragoak bizi izan ditugu, izan ere aitzakiak aitzaki, eguraldia behintzat gaizki portatu zenik ezin da esan eta jendea ere inguratu zen Ordiziara, berandu badarik ere.
Barazki eta fruitu aldetik zaharrak berri esan genezake, baina aldiz, loreetan, Maria Eugenia Agirretxeren postuan Kuku lorea eta Aingeru lorea zegoen. Berak barrez adierazten zuen: «Leitzan Mariloka esaten diote honi», Calendula izenez ere ezagutzen da. 1,5 euroann salgai ziren bi motak, neguan ez dira galtzen eta gustuko txokoetan ederki ugaldu ere bai bere kaxa.
Agurra eta ongi etorria
Urtearekin batera ongi etorria emateko aukera eskaini zigun Maite Iturbek. Udanako ogia saltzera etorriko da hemendik aurrera astero. Aukera zabala du hasi opil txikietatik eta mota ezberdinetako ogi ugari (0,45 eta 2,30) artean), baita arto-opilak, madalenak edota txorizo-opilak ere. Erretiroa hartu duen Gabiriako M.Rosario Arrietaren tokian da. Beheko Etxe baserrian oiloak jarri zituztenetik 25 bat urte pasatu ditu feriaz feria, arrautza saltzen.
Zuhaitz landareen garaia
Aldi berean arbola landareak sartzeko garaia ere etorri da. Tren geltokitik gora doan aldapara urtero bezala hasi dira saltzaileak etortzen. Agertzen lehenak Junkal Areitioaurtena Zaldibarkoa eskaintza zabalarekin eta Albizturko J.M. Lasa izan dira basoko arbolekin. Prezioei dagokionez iazko bertsuak dira.