Antzerki denboraldirako bonuak etzi jarriko dituzte salgai
Antzerki emanaldietara doan ikuslegoa fidelizatzeko denboraldi osorako bonuak egiten hasi ziren orain urte batzuk. Iaz 144 bonu saldu zituzten denboraldia hasi aurretik. Etzi, larunbata jarriko dituzte salgai bonuak. Aurtengo berritasuna da euskarazko emanaldi guztietarako bonu berezia salduko dutela. Ohiko bonuak 65 eurotan salduko dituzte, antzezlan bakoitzerako sarrerek hamar euroko prezioa izango du. Euskarazko saioetarako bonua 40 eurotan salduko dute, hitzik gabeko lehenengo antzezlanerako sarrera barne. Salmenta etzi eta hilak 17a eta 20a bitartean Zelai Arizti kultur etxeko harreran egingo dute. Salmentarako ordutegia ondokoa izango da: bihar 11:00-13:00 eta hilak 17, 18, 19 eta 20ean 10:00-13:30 eta 16:00-20:00.