Beste urte batez pilates ikastaroa antolatu dute Altzagan Udalak eta Kutxak. Duela bost-bat urte hasi ziren gorputzaren oreka, kontzentrazioa eta arnasketa lantzeko metodoaren ikastaroak ematen, eta erantzun ona izan du. Orain arte 12 bat lagun bildu i...
Ataun ›Ataungo Udalak bando bidez jakinarazi du telebistaren seinalea San Martingo errepikagailutik hartzen dutenek Goierri Telebista ikusteko aukera ere badutela jada. UHFko 33 kanalean emititzen du tokiko telebistak. Bizitza bakarreko etxeetan ...
Urtea hastearekin batera beste kirol ikastaro baten eskaintza egin du Lazkaoko Joxemiel Barandiaran Kiroldegiak, barruko bizikletarena (ziklo-indoorra edo spinning-a). Astearteetan eta ostegunetan 09:00etatik 10:00etara emango dute ikastaroa. Musikaren...
Gipuzkoako bolate denboraldia aurreko igandean hasi zen Idiazabalen, herrialdeko taldekako txapelketaren lehen jardunaldiarekin. 11 taldek parte hartuko dute bi jardunalditako lehiaketan; bigarrena eta azkena igande honetan, urtarrilak 16, jokatuko da Ategorrietan (Donostia). Goierrin bost talde eratu dituzte, seina bolarikoak: Liztormendi (Zerain), Osinalde (Gabiria), Danantzako A eta B (Legazpi) eta Txoritegi (Segura). Idiazabalgo saioaren ondoren zeraindarrak daude lider. Idiazabalen joko murritza egin ahal izan zuten parte hartu zuten 70 bolarietatik gehienek. Talde guztien bataz besteko joko indibiduala bost birlatik beherakoa izan zen. Joko aldutak egiteko zail zegoen bolatokia. Banakako sailkapenean Bixente Gerra ormaiztegiarrak irabazi zuen (47), bigarren Joakin Izagirre segurarra (47), hirugarren Jabier Zabaleta aztiriarra (47) eta laugarren German Gereñu legazpiarra (45) zirela. Baina taldekako txapelketa denez, sei bolarien lana batuta geratzen den puntuazioak balio du. Lehen jardunaldiko emaitzak ikusita, goierritarrei dagokienez Zeraingoek, Segurakoek eta Legazpiko talde batek du txapela janzteko aukera igandean Ategorrietan. Idiazabal, urtarrilaren 9ko sailkapena: Liztormendi (Zerain), 235 birla. CD Hernani, 233. Txoritegi (Segura), 231. Urnieta, 231. Danantzako A (Legazpi), 221. Elur-Txori (Hernani), 216 CD Ategorrieta (Donostia), 190. Osinalde (Gabiria), 162. Urmia (Ereñotzu), 158. Ortzadar (Lasarte), 153. Danantzako B (Legazpi), 150. Taldekako Gipuzkoako bola txapelketa 2011ko egutegi ofizialeko lehena da. Ondoren Gipuzkoako binakakoa etorriko da (4 jardunaldi), gero Lehendakari [...]
Egurra lantzeko eta tailaketak egiten ikasteko kurtsoa antolatu du Olaberriko Udalak. Urtarrilaren 18an hasiko da behar beste jendek –zortzi lagun gutxienez– izena ematen badu. 30 orduko iraupena izango du kurtsoak, eta eskola-saioak astearteetan 1...
Ataungo AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Eguberrietan burutu dituen ekimenek emaitza «bikaina» utzi dutela jakinarazi dute ohar batean. Gabon egunean eta Urte Zahar egunean kantu eskean ibili zen talde bat, eta aurten bigarrenez materiala eta elika...
Herenegun hautatu zituzten pilotak Mikel Goñik eta etzi aurkari izango dituen Zumalde eta Irastortza bikoak, eta iragarritako egiturari eutsita, dena prest dauka Almitza sega elkarteak larunbat arratsaldean Zaldibian jokatuko den kirol erronken ikuskizunerako. Pilota partida eta trontza saioa izango dira jaialdiaren ardatza, bertsolariekin eta ikus-entzunezkoarekin osatuta. Aurreko astean trontzalariek egin zuten zeregina herenegun pilotariek errepikatu zuten Resti pilotalekuan. Mikel Goñi nafarrak herriko bi gazteri egingo die aurre lau t’erdian, bat biren aurka. Sasipilotari txapelketan 2009an finalista izan ziren Harri Zumalde eta Xabier Irastortza saiatuko dira Goñi menderatzen. Aukeraketa baliatuz saiotxo bat egin zuten hiru pilotariek. Nafarraren joak eta kokapenak, nahiz lau t’erdian aritu, koska bat gorago segitzen duela ikusi zen. Bizitasunez eraso beharko diote zaldibiarrek Goñiri. Alde bakoitzak bina pilota aukeratu zituen, pisuan 100 gramo ingurukoak. Zaldibiarrek Iparraldeko Punpa pilotagilearenak ekarri zituzten; bote handi samarrekoak izan, ordea, eta azkenean Goñiren sortatik hautatu zituzten denek pilotak. Lau t’erdiko arauetara jokatuko dute, sakea bost koadrora dela. Pilota ikuskizunaren atzetik aurten berrikuntza den trontza saioa etorriko da. Emakumezkoetan Euskal Herriko txapeldun diren Lurdes Intxausti idiazabaldarra eta Josune Gorostidi gazteluarra batetik, eta herri mailan jarduten duten Xabat Garmendia eta Eneko Aristi bestetik ariko dira. 45 ontzako pago enborrari hamar korte egin beharko dizkiote. Jaialdia [...]
Urtarrilaren 4an Ordiziako Gaztetxearen aurrean hainbat gaztek egindako agerraldian iragarri zuten urte berezia izango dela 2011. urtea herriko gazteriarentzat. Ez da gauza makala gaur egungo egoera soziopolitikoan gaztetxe bat 25 urteko jardunera ailegatzea, baina Ordiziakoren kasuan «indarrez eta ilusioz» heldu diote urteurrenari gaur egun bertan ibiltzen diren gazteek, eta baita haien bueltan mugitzen den beste hainbat lagunek ere. Joan den asteburuan kantu afaria egin zuten, eta presoen eskubideen alde Bilbon egin zen nazio manifestaziora joateko deia ere egin zuten. Urteurrena ospatzeko lehen ekitaldi nagusia etzi egingo dute, Bonba eguna! izenaren pean. “Berez, asteburu honetan beteko lituzke 25 urte gaztetxeak, baina ekitaldiak asteburu bakarrean pilatu ordez, urtean zehar banatzea erabaki du”, zehaztu du Urko Ruiz de Apodaka urteurrena antolatzeko osatu den batzordeko kideak. Bazkaria eta kontzertuak Egitarauari eguerdian emango diote hasiera. Hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek Gernikako akordioa babesteko deitua duten ekitaldian parte hartuko dute gaztetxeko kideek. Horren ondoren gaztetxeko panpina aurkeztuko dute, 13:30ak aldera, eta triki-bertso poteoaren ondoren Plaza Nagusian egingo dute bertsolariek girotutako bazkaria, 14:30ean. Gauean Deaf Squad eta Steel Knucles taldeek kontzertua joko dute. Baina horren aurretik, bihar gauerako ere ekintzak antolatu dituzte. Mus eta pin-pong txapelketak izango dira, eta parte hartu dutenei gogorarazi nahi diete 22:00etarako [...]