Hasi da bola denboraldia
Gipuzkoako bolate denboraldia aurreko igandean hasi zen Idiazabalen, herrialdeko taldekako txapelketaren lehen jardunaldiarekin. 11 taldek parte hartuko dute bi jardunalditako lehiaketan; bigarrena eta azkena igande honetan, urtarrilak 16, jokatuko da Ategorrietan (Donostia). Goierrin bost talde eratu dituzte, seina bolarikoak: Liztormendi (Zerain), Osinalde (Gabiria), Danantzako A eta B (Legazpi) eta Txoritegi (Segura). Idiazabalgo saioaren ondoren zeraindarrak daude lider. Idiazabalen joko murritza egin ahal izan zuten parte hartu zuten 70 bolarietatik gehienek. Talde guztien bataz besteko joko indibiduala bost birlatik beherakoa izan zen. Joko aldutak egiteko zail zegoen bolatokia. Banakako sailkapenean Bixente Gerra ormaiztegiarrak irabazi zuen (47), bigarren Joakin Izagirre segurarra (47), hirugarren Jabier Zabaleta aztiriarra (47) eta laugarren German Gereñu legazpiarra (45) zirela. Baina taldekako txapelketa denez, sei bolarien lana batuta geratzen den puntuazioak balio du. Lehen jardunaldiko emaitzak ikusita, goierritarrei dagokienez Zeraingoek, Segurakoek eta Legazpiko talde batek du txapela janzteko aukera igandean Ategorrietan. Idiazabal, urtarrilaren 9ko sailkapena: Liztormendi (Zerain), 235 birla. CD Hernani, 233. Txoritegi (Segura), 231. Urnieta, 231. Danantzako A (Legazpi), 221. Elur-Txori (Hernani), 216 CD Ategorrieta (Donostia), 190. Osinalde (Gabiria), 162. Urmia (Ereñotzu), 158. Ortzadar (Lasarte), 153. Danantzako B (Legazpi), 150. Taldekako Gipuzkoako bola txapelketa 2011ko egutegi ofizialeko lehena da. Ondoren Gipuzkoako binakakoa etorriko da (4 jardunaldi), gero Lehendakari [...]
Gipuzkoako bolate denboraldia aurreko igandean hasi zen Idiazabalen, herrialdeko taldekako txapelketaren lehen jardunaldiarekin. 11 taldek parte hartuko dute bi jardunalditako lehiaketan; bigarrena eta azkena igande honetan, urtarrilak 16, jokatuko da Ategorrietan (Donostia). Goierrin bost talde eratu dituzte, seina bolarikoak: Liztormendi (Zerain), Osinalde (Gabiria), Danantzako A eta B (Legazpi) eta Txoritegi (Segura). Idiazabalgo saioaren ondoren zeraindarrak daude lider. Idiazabalen joko murritza egin ahal izan zuten parte hartu zuten 70 bolarietatik gehienek. Talde guztien bataz besteko joko indibiduala bost birlatik beherakoa izan zen. Joko aldutak egiteko zail zegoen bolatokia. Banakako sailkapenean Bixente Gerra ormaiztegiarrak irabazi zuen (47), bigarren Joakin Izagirre segurarra (47), hirugarren Jabier Zabaleta aztiriarra (47) eta laugarren German Gereñu legazpiarra (45) zirela.
Baina taldekako txapelketa denez, sei bolarien lana batuta geratzen den puntuazioak balio du. Lehen jardunaldiko emaitzak ikusita, goierritarrei dagokienez Zeraingoek, Segurakoek eta Legazpiko talde batek du txapela janzteko aukera igandean Ategorrietan.
Idiazabal, urtarrilaren 9ko sailkapena:
- Liztormendi (Zerain), 235 birla.
- CD Hernani, 233.
- Txoritegi (Segura), 231.
- Urnieta, 231.
- Danantzako A (Legazpi), 221.
- Elur-Txori (Hernani), 216
- CD Ategorrieta (Donostia), 190.
- Osinalde (Gabiria), 162.
- Urmia (Ereñotzu), 158.
- Ortzadar (Lasarte), 153.
- Danantzako B (Legazpi), 150.
Taldekako Gipuzkoako bola txapelketa 2011ko egutegi ofizialeko lehena da. Ondoren Gipuzkoako binakakoa etorriko da (4 jardunaldi), gero Lehendakari Txapelketa (5 jardunaldi), ondoren Gipuzkoako Kopa (5 jardunaldi), Gipuzkoako Txapelketa, emakume, beterano, jubenil eta infantilen txapelketa, eta Euskadiko Txapelketa azkenik.
2011ko bola egutegia
-Taldekako txapelketa
- Idiazabal, urtarrilak 9
- Ategorrieta (Donostia), urtarrilak 16
-Bikotekako txapelketa
- Lasarte-Oria, urtarrilak 23
- Mutiloa, urtarrilak 30
- Añorga (Donostia), otsailak 6
- Legazpi, otsailak 3
-Lehendakari Txapelketa
- Usurbil, otsailak 20
- Gabiria, martxoak 6
- Hernani, martxoak 13
- Zerain, martxoak 20
- Ereñotzu, martxoak 27
-Gipuzkoako Kopa
- Segura, apirilak 3
- Altza (Donostia), apirilak 10
- Olaberria, apirilak 17
- Urnieta, maiatzak 8
- Aia, maiatzak 15
-Gipuzkoako Txapelketa: Idiazabalen, maiatzaren 21ean
-Emakume, beterano, jubenil eta infantilen Gipuzkoako txapelketa: Ereñotzun, maiatzaren 29an.
-Euskadiko Txapelketa: Legazpin, ekainaren 6an.
Bestetik, Goierriko 23. Bola Txapelketak hoonako egutegia eta jokalekuak izango ditu aurten:
- Legazpi, otsailak 12.
- Mutiloa, otsailak 19.
- Zerain, otsailak 26.
- Idiazabal, martxoak 12.
- Segura, martxoak 19.
- Olaberria, martxoak 26.
- Gabiria, apirilak 2.
Izena emateko ordutegia Goierriko Txapelketan: 10:30-11:30 eta 16:30-17:30.