Eskualdeko merkataritza dinamizatzeko bulegoa sortu dute
Eskualdeko merkataritza dinamizatzeko helburuarekin, eskualde mailako merkataritza bulegoa jarri dute martxan Goierri behean. Eusko Jaurlaritzak emandako diru-laguntzei esker urte betez gutxienez lanean arituko da bulegoa, herri handi zein txikietako merkatari guztiei dinamizazio lanak egiten laguntzeko. Eskualde mailako bulegoaren bidez proiektu berriak gauzatzeko merkatariek eta ostalariek jarraitu behar dituzten pausoak zein diren azaldu, laguntza juridikoa eman, diru laguntzak eskatzeko zer egin… azaldu zaie. Orain arte Beasaingo Bareak elkarteko teknikari izan den Zezilia Herrador arduratuko da lan horiek guztiak egiteaz. Bareak elkarteak martxan jarritako proiektua da, eskualde mailan gainontzeko elkarteekin eta merkatari eta ostalariekin “batera eta elkarrekin” airtzeko nahia izan baitute hasieratik beasaindarrek. Goierri mailako proiektu berriarekin bat egin du Lazkaoko merkatari elkarteak ere, eta eskualdeko gainontzeko herri txikietako merkatariekin ere hasi dira lanean. Ordiziako Ordizian elkarteak berriz, proiektuarekin bat ez egitea erabaki du. Proiektuak Goiekiren eta Dendartean erakundeen babesa izan du, eta bulego berria Goiekin egongo da. Bareakek merkataritza mapa kaleratu du Bareakek elkarteko bazkide diren denda, taberna, jatetxe eta gainerakoak biltzen dituen mapa kaleratu du. Dagoeneko bazkide diren denda eta tabernetan eskuragai daude mapak eta horietan bazkide bakoitzaren datuak eta kokapena agertzen dira: telefono zenbakia, helbidea, email helbidea… Mapa honen bidez kontsumitzaileek etxetik jakin ahalko dute zerbitzu bakoitza non dagoen [...]
Eskualdeko merkataritza dinamizatzeko helburuarekin, eskualde mailako merkataritza bulegoa jarri dute martxan Goierri behean. Eusko Jaurlaritzak emandako diru-laguntzei esker urte betez gutxienez lanean arituko da bulegoa, herri handi zein txikietako merkatari guztiei dinamizazio lanak egiten laguntzeko. Eskualde mailako bulegoaren bidez proiektu berriak gauzatzeko merkatariek eta ostalariek jarraitu behar dituzten pausoak zein diren azaldu, laguntza juridikoa eman, diru laguntzak eskatzeko zer egin… azaldu zaie. Orain arte Beasaingo Bareak elkarteko teknikari izan den Zezilia Herrador arduratuko da lan horiek guztiak egiteaz.
Bareak elkarteak martxan jarritako proiektua da, eskualde mailan gainontzeko elkarteekin eta merkatari eta ostalariekin “batera eta elkarrekin” airtzeko nahia izan baitute hasieratik beasaindarrek. Goierri mailako proiektu berriarekin bat egin du Lazkaoko merkatari elkarteak ere, eta eskualdeko gainontzeko herri txikietako merkatariekin ere hasi dira lanean. Ordiziako Ordizian elkarteak berriz, proiektuarekin bat ez egitea erabaki du. Proiektuak Goiekiren eta Dendartean erakundeen babesa izan du, eta bulego berria Goiekin egongo da.
Bareakek merkataritza mapa kaleratu du
Bareakek elkarteko bazkide diren denda, taberna, jatetxe eta gainerakoak biltzen dituen mapa kaleratu du. Dagoeneko bazkide diren denda eta tabernetan eskuragai daude mapak eta horietan bazkide bakoitzaren datuak eta kokapena agertzen dira: telefono zenbakia, helbidea, email helbidea… Mapa honen bidez kontsumitzaileek etxetik jakin ahalko dute zerbitzu bakoitza non dagoen eta zer eskaintzen duen.
Herrador eskualdeko lanetan ariko da aurrerantzean, eta Bareaken Ainhoa Nuñez teknikariak hartuko du bere lekua. Nuñezek azaldu duenez, “aurrerantzean ere orain arte bezala jarraituko dugu lanean, orain arteko proiektuei jarraipena emanez”. Hala, adibidez, Caja Ruralekin, Beasaingo Udalarekin eta Kultura sailarekin hainbat hitzarmen sinatzekotan direla aurreratu du teknikariak. Herriko komunikabideekin eta kirol elkarteekin ere lan egin nahi dute merkatariek. Aurrena egingo duten lanetako bat ordea, webgunea berritzea izango da. Puntukako katalogoa berritu eta hori kaleratzea izango da elkartearen beste lanetako bat. Partidu polikoekin otsailean bilduko dira, iaz hasitako prozesuari amaiera emateko.
Bulegoko ordutegia ere zabaldu egin dutela jakinarazi du Nuñezek. Aurrerantzean astelehentik ostegunera 9:30etik 12:00etara egongo da irekita.