Urtebeteko kartzela zigorra ezarri diote Mariaratzen atxilotutako gazteari
Abiadura Handiko Trenaren kontrako protesta batean parte hartu zuen bizkaitar gazte bati, urtebeteko kartzela zigorra ezarri dio Donostiako auzitegi batek. Gertaerak Ordiziako Mariaratz auzoan izan ziren, 2008ko maiatzean. AHTren kontrako taldeek deituta, hainbat lagunek protesta egin zuten, auzo horretan egiten ari ziren lanen kontra. Horietako batzuk, hondeamakinetara igo ziren eta Ertzaintzak indarrez jaitsi zituen. Gazte hauetako bat atxilotu egin zuten eta “autoritatearen kontra atentatzea” leporatu diote. Fiskaltzak hiru urteko kartzela zigorra eskatu zuen gaztearentzat, baina epaileak urtebeteko zigorra ezarri dio. AHT Gelditu elkarlanak azaldu duenez, sententzia “erabat desproportzionatua” da. Gazte hau, astebeteren buruan kondenatu duten hirugarrena da. Izan ere, pasa den ostegunean, bederatzina hilabeteko zigorrak ezarri zien Bilboko epaitegi batek Durangoko bi gazteri.
Abiadura Handiko Trenaren kontrako protesta batean parte hartu zuen bizkaitar gazte bati, urtebeteko kartzela zigorra ezarri dio Donostiako auzitegi batek. Gertaerak Ordiziako Mariaratz auzoan izan ziren, 2008ko maiatzean. AHTren kontrako taldeek deituta, hainbat lagunek protesta egin zuten, auzo horretan egiten ari ziren lanen kontra. Horietako batzuk, hondeamakinetara igo ziren eta Ertzaintzak indarrez jaitsi zituen. Gazte hauetako bat atxilotu egin zuten eta “autoritatearen kontra atentatzea” leporatu diote.
Fiskaltzak hiru urteko kartzela zigorra eskatu zuen gaztearentzat, baina epaileak urtebeteko zigorra ezarri dio. AHT Gelditu elkarlanak azaldu duenez, sententzia “erabat desproportzionatua” da. Gazte hau, astebeteren buruan kondenatu duten hirugarrena da. Izan ere, pasa den ostegunean, bederatzina hilabeteko zigorrak ezarri zien Bilboko epaitegi batek Durangoko bi gazteri.