zingizango.com • Julian Auzmendik Egizabal baserria erre zen egunean laguntzen jardun zuen bertan. Atsedenetan ateratako argazkiekin ikus-entzunezkoa prestatu eta urtarrilaren 8ko bertso-saioaren hasieran eskaini zuen. Gure bideoetan gorde dugu bide...
Jon Ander Intsausti (Mutiloa, 1992) Batxilergoko bigarren maila ikasten ari da Goierri Lanbide Eskolan. Txirrindularitza du pasio, ordea. Aurten lehen aldiz, 23 urtez azpikoen mailan parte hartu du ziklo-krosean eta emaitza oso onak eskuratu ditu. Profesionaletara iristea zaila dela badaki ordea, eta argi dauka ikasketak ez dituela utziko. Ikasketak eta txirrindularitza uztartu nahi ditu, jakin badakien arren, gogorra izango dela bietan ondo aritzea. 23 urtez azpikoen mailan parte hartzen duzun lehen aldia da. Denboraldi bikaina daramazu Gipuzkoako, Euskadiko eta Espainiako Txapelketak irabazita. Bai, ez nuen espero 23 urtez azpikoen mailan, lehen urtean horrelako emaitzak edukitzea. Egia da, denboraldiaren hasieran aldaketa hori oso gogorra egin zitzaidala, baina beno, emaitzak etorri egin dira… Ezustekoa izan da niretzat eta oso pozik nago. Zer moduz aurkitzen zara fisikoki? Aurten ziklo-kros gutxiago egin dut, errepideari begiratuta, baina orain benetan oso ondo sentitzen naiz, sasoi batean. Ezustekoa izan da eta orain animo gehiagorekin nago aurrera jarraitzeko. Duela gutxi jokatu zen Zamoran, Espainiako Ziklo-Kros Txapelketa. Irabazi egin zenuen, baina Daniel Ruiz bizkaitarrarekin lehia bizia izanda. Oso lasterketa gogorra izan zen. Danik jarri zuen erritmoa hasiera hasieratik eta nik gurpilean joatea pentsatu nuen, baina kostatu egin zitzaidan. Gero, gorputzari buelta eman nionean lortu nuen bera momentu batean atzean [...]
Bihar arratsaldean Jolas Kooperatiboak egingo dituzte Legazpiko kultur etxean. Sorgintxulo aisialdi taldeak gidatuko ditu, kultur etxean, 17:00etan hasita. Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailetako ikasleei zuzenduta daude. Legazpiko Udaleko Gazteria s...
Beasain Institutuak, EHUren ikasketa eskaintza ezagutarazteko orientazio saioak antolatu ditu datorren asterako. Astelehenean, 18:30ean, bi saio egingo dituzte. Areto nagusian, EHUren Gasteizko campusaren eskaintza aurkeztuko dute, Irakasleen Unibert...
Gaur goizean ezagutarazi dutenez, Gerano Rosadok burdinari lotutako objektu historikoen eta dokumentazio liburuen dohaintza berri bat egin dio Legazpiko Lenbur fundazioari. Seigarren urtea da jarraian Rosadok dohaintza egiten diona, eta gaur eman ditu...
Abiadura Handiko Trenaren kontrako protesta batean parte hartu zuen bizkaitar gazte bati, urtebeteko kartzela zigorra ezarri dio Donostiako auzitegi batek. Gertaerak Ordiziako Mariaratz auzoan izan ziren, 2008ko maiatzean. AHTren kontrako taldeek deituta, hainbat lagunek protesta egin zuten, auzo horretan egiten ari ziren lanen kontra. Horietako batzuk, hondeamakinetara igo ziren eta Ertzaintzak indarrez jaitsi zituen. Gazte hauetako bat atxilotu egin zuten eta “autoritatearen kontra atentatzea” leporatu diote. Fiskaltzak hiru urteko kartzela zigorra eskatu zuen gaztearentzat, baina epaileak urtebeteko zigorra ezarri dio. AHT Gelditu elkarlanak azaldu duenez, sententzia “erabat desproportzionatua” da. Gazte hau, astebeteren buruan kondenatu duten hirugarrena da. Izan ere, pasa den ostegunean, bederatzina hilabeteko zigorrak ezarri zien Bilboko epaitegi batek Durangoko bi gazteri.
Jatetxeak suposatzen dituen gastuei ezin diola aurre egin esan du eta ondorioz uko egiten diola Udalak 25 urterako eman zion esleipenari.