Amezti elkarteak irteera antolatu du otsailaren 12rako Kandantxura
Zegamako Amezti mendi elkarteak irteera antolatu du otsailaren 12rako Kandantxura. 05:30ean irtengo dira autobusez Zegamako plazatik eta Kandantxura iritsitakoan bakoitzak nahi duen eski mota egin ahal izango du: alpinoa edo iraupenekoa. Erraketekin er...
Zegamako Amezti mendi elkarteak irteera antolatu du otsailaren 12rako Kandantxura. 05:30ean irtengo dira autobusez Zegamako plazatik eta Kandantxura iritsitakoan bakoitzak nahi duen eski mota egin ahal izango du: alpinoa edo iraupenekoa. Erraketekin ere ibili ahalko du nahi duenak. Eskiatu ondoren, iluntzean berriz ere herrira itzuliko dira. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, norberak eraman beharko du janaria. Joateko asmoa duenak urtarrilaren 31 (astelehena) baino lehen eman behar du izena ameztimendielkartea@hotmail.com-era idatzita edota 646 62 16 77 telefono zenbakira deituta.Pertsona bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu irteerarengatik. Eskiatzeko gastuak aparte ordaindu beharko ditu bakoitzak, egindako aukeraren arabera prezioak aldatu egingo baitira.