Herritarrekin komunikazioa sendotzeko webgunea sortu du Euskara Zerbitzuak
Herritarrengana gerturatzeko eta komunikazio bideak sendotzeko webgunea estreinatu berri du Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak. Belen Maiza Euskara zinegotziaren arabera, “beharbada berandu samar” iritsi da gunea, baina “webgune txukun” bat egiteko nahiak atzeratu du estreinaldia. “Ordizian euskaraz eta euskararekin lotura duten ekimen guztiak gune jakin batean batzea, eta herritarrekin komunikazioa sendotzea da webgunearen helburua”, azaldu du. Atalez atal Webgunean sartu eta lehen begiratuan, azken asteetan Euskara Zerbitzuak sortutako albisteak ikus daitezke. Ezkerreko zutabean daude lotura gehienak; Euskaraz Bizi atalean, esaterako, Euskara Biziberritzeko Plana Nagusiari (EBPN) buruzko informazio osoa agertzen da, eta Euskara Ordizian atalak, berriz, datu soziolingustikoak eta adineko hainbat ordiziarri egindako elkarrizketak jasotzen ditu Ordiziako ahotsak loturak. Diru-laguntzak on-line eskatzeko atala ere badago, eta euskarazko softwareak, hiztegiak, zuzentzaileak eta beste hainbat zerbitzu jasotzen ditu Baliabideak atalak. Orain hilabete aurkeztu zuten Toponimia Mapa ere kontsulta daiteke. Lotura horretan Ba al zenekien? eta Ezetz asmatu! azpiatalak daude. Kontsultak ‘on line’ Webgunea sortuta, Euskara Zerbitzuko teknikariek zuzenean argi ditzakete aurrerantzean herritarrek izan ditzateken zalantzak. Itzulpenak egiteko atala ere eskuragarri jarri dute.
Herritarrengana gerturatzeko eta komunikazio bideak sendotzeko webgunea estreinatu berri du Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak. Belen Maiza Euskara zinegotziaren arabera, “beharbada berandu samar” iritsi da gunea, baina “webgune txukun” bat egiteko nahiak atzeratu du estreinaldia. “Ordizian euskaraz eta euskararekin lotura duten ekimen guztiak gune jakin batean batzea, eta herritarrekin komunikazioa sendotzea da webgunearen helburua”, azaldu du.
Atalez atal
Webgunean sartu eta lehen begiratuan, azken asteetan Euskara Zerbitzuak sortutako albisteak ikus daitezke. Ezkerreko zutabean daude lotura gehienak; Euskaraz Bizi atalean, esaterako, Euskara Biziberritzeko Plana Nagusiari (EBPN) buruzko informazio osoa agertzen da, eta Euskara Ordizian atalak, berriz, datu soziolingustikoak eta adineko hainbat ordiziarri egindako elkarrizketak jasotzen ditu Ordiziako ahotsak loturak. Diru-laguntzak on-line eskatzeko atala ere badago, eta euskarazko softwareak, hiztegiak, zuzentzaileak eta beste hainbat zerbitzu jasotzen ditu Baliabideak atalak. Orain hilabete aurkeztu zuten Toponimia Mapa ere kontsulta daiteke. Lotura horretan Ba al zenekien? eta Ezetz asmatu! azpiatalak daude.
Kontsultak ‘on line’
Webgunea sortuta, Euskara Zerbitzuko teknikariek zuzenean argi ditzakete aurrerantzean herritarrek izan ditzateken zalantzak. Itzulpenak egiteko atala ere eskuragarri jarri dute.