Otsailaren 12an jokatuko da Argi Berriko mus txapelketa
Datorren otsailaren 12an jokatuko Ordiziako Argi Berri elkarteak antolatzen duen mus txapelketa. Muslari bikote gehien biltzen duen txapelketak (iaz 135 izan ziren) 34. ekitaldia du aurten, eta aurreko urteetan adina muslari biltzea espero dute aurten ere. Txapelketa lau erregera, sei hamarrekora eta hiru ustelera izango da, eta bikoteak 40 euro ordaindu beharko ditu jokatzeko. Txapelketa 16:30ean hasiko da, eta antolatzaileek gogoratu dute aparkalekuak prestatuko dituztela musean jokatzera gerturatzen direnentzat. Sari bikainak Sari bikainak daude aurten ere; bikote irabazleak 1.500 euro eta txapelak jasoko ditu, bigarrenak 800, hirugarrenak 400 eta laugarrenak 200. Bosgarren eta seigarren sailkatuek arkume bana eta bina txuleta jasoko dituzte saritzat, zazpigarrenek lau afaria Gaintzako Oteñe erretegian eta zortzigarrenak beste lau afarian Ikaztegietako Begiristain sagardotegian. Antolatzaileek gogoratu dute salgai daudela dagoeneko bosna antxume eta arkume zozkatzeko errifak.
Datorren otsailaren 12an jokatuko Ordiziako Argi Berri elkarteak antolatzen duen mus txapelketa. Muslari bikote gehien biltzen duen txapelketak (iaz 135 izan ziren) 34. ekitaldia du aurten, eta aurreko urteetan adina muslari biltzea espero dute aurten ere. Txapelketa lau erregera, sei hamarrekora eta hiru ustelera izango da, eta bikoteak 40 euro ordaindu beharko ditu jokatzeko. Txapelketa 16:30ean hasiko da, eta antolatzaileek gogoratu dute aparkalekuak prestatuko dituztela musean jokatzera gerturatzen direnentzat.
Sari bikainak
Sari bikainak daude aurten ere; bikote irabazleak 1.500 euro eta txapelak jasoko ditu, bigarrenak 800, hirugarrenak 400 eta laugarrenak 200. Bosgarren eta seigarren sailkatuek arkume bana eta bina txuleta jasoko dituzte saritzat, zazpigarrenek lau afaria Gaintzako Oteñe erretegian eta zortzigarrenak beste lau afarian Ikaztegietako Begiristain sagardotegian.
Antolatzaileek gogoratu dute salgai daudela dagoeneko bosna antxume eta arkume zozkatzeko errifak.