San Blas jaietako lehen asteburuan herri kirol saioa, krosa eta bertso trama egingo dituzte
Urteroko ohiturari jarraituz, San Blas jaietako lehen igandean herri krosa jokatuko dute Idiazabalen. Aurtengoa, antolatzen duten 31. aldia da. Haurren lasterketak, 10:45ean hasita egingo dituzte eta proba nagusia berriz, eguerdiko hamabietatik aurrera. Benjamin mailako lasterketak Goierri beheko haurrentzako bakarrik izango dira eta begiraleek kontrolatuko dute erritmoa. Lau lasterketa egingo dituzte, 2002an jaiotako neskena eta mutilena eta 2001ean jaiotako neskena eta mutilena. Guztiek 600 metroko ibilbidea egin beharko dute helmugan sartu aurretik. Gero neska eta mutil alebinak irtengo dira lasterketa banatan eta 1.100 metro osatu beharko dituzte. Lasterketa nagusiaren aurretik neska eta mutil infantilek korrika egingo dute. Horiek 1.600 metro egin beharko dituzte lana borobiltzeko. Proba nagusia Eguerdiko hamabietan proba bakarrean parte hartuko dute neska eta mutil kadeteek, emakumezko eta gizonezko helduek eta emakumezko eta gizonezko beteranoek. Neska eta mutil kadeteek 3.511 metro egin beharko dituzte eta helduek eta beteranoek berriz, 10.182 metro. Ohiko sariez gain, lasterketa bukatzen duten haur guztiek domina jasoko dute eta kadeteek, helduek eta beteranoek diploma, egindako denborarekin. Kadeteen, helduen eta beteranoen artean kirol materiala eta bertako hainbat produktu ere zozkatuko dituzte antolatzaileek, hala nola, kirol-jertseak, elastikoak, gaztak, ardo botilak… Izen ematea Krosean parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman ahal izango dute izena www.kirolprobak.com-era idatzita. Ostirala [...]
Urteroko ohiturari jarraituz, San Blas jaietako lehen igandean herri krosa jokatuko dute Idiazabalen. Aurtengoa, antolatzen duten 31. aldia da. Haurren lasterketak, 10:45ean hasita egingo dituzte eta proba nagusia berriz, eguerdiko hamabietatik aurrera.
Benjamin mailako lasterketak Goierri beheko haurrentzako bakarrik izango dira eta begiraleek kontrolatuko dute erritmoa. Lau lasterketa egingo dituzte, 2002an jaiotako neskena eta mutilena eta 2001ean jaiotako neskena eta mutilena. Guztiek 600 metroko ibilbidea egin beharko dute helmugan sartu aurretik.
Gero neska eta mutil alebinak irtengo dira lasterketa banatan eta 1.100 metro osatu beharko dituzte. Lasterketa nagusiaren aurretik neska eta mutil infantilek korrika egingo dute. Horiek 1.600 metro egin beharko dituzte lana borobiltzeko.
Proba nagusia
Eguerdiko hamabietan proba bakarrean parte hartuko dute neska eta mutil kadeteek, emakumezko eta gizonezko helduek eta emakumezko eta gizonezko beteranoek. Neska eta mutil kadeteek 3.511 metro egin beharko dituzte eta helduek eta beteranoek berriz, 10.182 metro.
Ohiko sariez gain, lasterketa bukatzen duten haur guztiek domina jasoko dute eta kadeteek, helduek eta beteranoek diploma, egindako denborarekin. Kadeteen, helduen eta beteranoen artean kirol materiala eta bertako hainbat produktu ere zozkatuko dituzte antolatzaileek, hala nola, kirol-jertseak, elastikoak, gaztak, ardo botilak…
Izen ematea
Krosean parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman ahal izango dute izena www.kirolprobak.com-era idatzita. Ostirala izango da horretarako azken eguna. Txipa jabetzan dutenek lau euro ordaindu beharko dituzte eta txipa alokatu behar dutenek berriz, sei euro. Kadeteek ez dute ordaindu beharrik izango.
Lasterketaren egunean bertan ere apuntatu daiteke, baina antolatzaileen hitzetan, 11:30ak bitartean soilik. Heldu guztiek 10 euro ordaindu beharko dituzte egunean bertan. Dortsalak ere 11:30ak bitartean jaso behar dituzte parte hartzaileek herriko plazan.
Herri kirol saioa
San Blas jaietako lehen asteburuan herri krosaz gain, beste zenbait ekitaldi ere egingo dituzte. Larunbatean esaterako, 18:30etik aurrera Zaldibia eta Idiazabalen arteko herri kirol desafioa jokatuko dute Igarondo frontoian.Talde bakoitza hamar lagunek osatuko dute eta ingudean, trontzan, korrika, oskolak biltzen, lasto altxatzen, txingatan, harria jasotzen, zakua bizkar gainean hartu eta korrika eta aizkoran aritu beharko dute. Guztira lau buelta egin beharko dituzte lana bukatu aurretik. Herri kirol saioaz gozatu nahi duenak ez du dirurik ordaindu beharrik izango, sarrera doan izango baita.
Herri kirol norgehiagoka bukatu eta gero, 20:00etan Txistularien Alardea izango da Zelaako Kiroldegian.
Bertso saioa
Igandean arratsaldeko bostetatik aurrera, haurrek herriko kaleak zeharkatuko dituzte danborrak joz eta 18:00etarako Autodeterminazio Eskubidearen Aldeko Herri Ekimenak bertso saioa antolatu du Igarondo pilotalekuan. Jon Maia, Igor Elortza, Sustrai Colina eta Amets Arzallus arituko dira bertsotan. Tramagilea Josu Goikoetxea izango da.
Bertsoak entzuteaz gain, herriko hainbat musikariren eskutik zenbait kantu entzuteko aukera izango da eta Axari dantza taldeko neskek berriz, dantza saioa egingo dute.
Bertso tramara joateko sarrerak Idiazabalgo tabernetan daude salgai. Helduek hamar euro ordaindu beharko dituzte eta hamabost urtetik beherako gaztetxoek bost euro. Egunean bertan ere erosi ahalko dira txartelak.