Bi gazte atxilotu dituzte Beasainen, estanko batean lapurretan ari zirela
Ertzaintzak hemezortzi urteko gazte bat eta adin txikiko beste bat atxilotu ditu bart gauean Beasainen. Bi gazteak, estanko batean lapurreta egin nahian zebiltzan, baina atea behartu dutenean, alarmak jo du. Bi gazteek alde egin dute; Ertzaintzak ordea...
Ertzaintzak hemezortzi urteko gazte bat eta adin txikiko beste bat atxilotu ditu bart gauean Beasainen. Bi gazteak, estanko batean lapurreta egin nahian zebiltzan, baina atea behartu dutenean, alarmak jo du. Bi gazteek alde egin dute; Ertzaintzak ordea, gertaeren tokitik gertu atzeman ditu biak, Herrizaingo Sailetik jakinarazi dutenez. Gertakariak goizeko hirurak aldera izan dira, Beasaingo erdigunean dagoen estanko batean. Ertzaintzatik baieztatu dutenez, bi gazteek sonbrilla baten euskarria erabili zuten, ateko kristala puskatu eta barrura sartzen saiatzeko.