Ampo Ordiziak garaipena eta puntu gehigarria lortu ditu gaur Donostian, Pegamo Bera Berari 25 eta 32 irabazi eta gero. Azken minutuan lortu dute ordiziarrek liga irabazi ahal izateko haien premiazkoak ziren bost puntuak. Bera Berak bere jokoa egin du, ondo itxi ditu espazioak, eta gauzak asko zaildu dizkio Ordiziari, baina Axio Arañaren mutilek fedea izan dute, eta balentria egin dute Anoetako estadio txikian. La Vila liderrarengandik lau puntura dago orain Ordizia, eta kontuan hartuta ligako azken partida elkarren aurka jokatzen dutela Altamiran, dena puri-purian dagoela ezin daiteke uka. Donostiarrak 14 eta 8 aurretik ziren 20. minuturako, eta atsedenaldira 19 eta 8 irabazten joan dira. Aldageletatik indartsu atera dira Ampo Ordiziakoak, eta hasi eta berehala entsegua lortu dute. Baina donostiarren erantzuna berehalakoa izan da, eta Mittouxen drop batek beste hiru puntu eman dizkiete (22-15). Zigor kolpe bana sartuta, 25 eta 18 zen markagailua 23. minutuan, eta 35.ean lortu du Ordiziak partida berdintzea (25na). Azken minutuan lortu du Ordiziak emaitzari buelta ematea, entsegu bati esker.
Ertzaintzak hemezortzi urteko gazte bat eta adin txikiko beste bat atxilotu ditu bart gauean Beasainen. Bi gazteak, estanko batean lapurreta egin nahian zebiltzan, baina atea behartu dutenean, alarmak jo du. Bi gazteek alde egin dute; Ertzaintzak ordea...