Porrota eta berdinketa Ordiziak eta Idiazabalek
sailkapenaren behekaldean aurkitzen dira biak ere. Hala ere, bi taldeak gogotsu ari dira zulo horretatik ateratzeko lanean. idiazabal taldeko Unai Mendiaren hitzetan, “gaurko partida irabazi beharreko horietakoa zen guretzako. Partidu txarra izan da, borrokatua. Lehen zatiko azken minutuan sartu digute gola, falta baten bueltan. Bigarren zatian dena ematen hasi gara, presioa egiten, eta atzean izan ditugu, aukerak izan ditugu. Ordulaurden falta zenean berdinketa lortu dugu, eta aukera gehiago izan badugu ere, ezin izan dugu beste golik sartu”. Ander Serranok egin du Idiazabalen gola.
Idiazabal Ordizia baino bi postu gorago dago sailkapenean. “Zumaiakoentzako berdinketa ez zen amaitza txarra, eta guztiak atzean sartu dira bigarren zatian. Dominatzen uzten dizute, eta ondo jokatzen duzula dirudi. Estu izan ditugu, baina azkenean… guretzako garrantzitsua zen irabaztea”. Idiazabalek jokalari garrantzitsu bat galdu du denboraldi amaierara arte gainera. “Aurrelari on bat genuen, oso ona, baina zarautzeko taldera joan zaigu” dio Mendiak. 15 jokalarirekin amaitu beharko du denboraldia Idiazabalgo taldeak.
Gaur arratsaldean erregional mailako partidak jokatu dituzte Ordizian eta Idiazabalen. Ordiziak Hondarribia jaso du etxean eta 0 eta 2 galdu du. idiazabalek berriz, Zumaiako taldearen aurka jokatu du eta bana berdindu dute partida amaieran. Ordiziako taldean, Sergio Mendezek min hartu du.
Ordizia eta Idiazabal Erregional Ohorezko Mailan daude. Bigarren bueltako hirugarren partiduaren atzetik,