Zuzendaritza talde berria: Gurutze Mendizabal, Lide Agirrezabal, Aitor Lizarazu eta Jeni Galdos
Urretxuko eta Zumarragako Zintzo Mintzo euskara elkarteak zuzendaritza taldea aldatu du. Lide Agirrezabalek, Aitor Lizarazuk, Gurutze Mendizabalek eta Jeni Galdosek hartu dute euskara taldea gidatzearen ardura. Zuzendaritza berria “zuzendaritza berria da, baina kideak, hiru behintzat, lehendik ibilitakoak dira, eta ezagutzen dute zer den Zintzo Mintzo” azaltzen du Lizarazuk. “Horrez gain, zuzendaritza bezala, hausnarketa prozesuan atera ziren ildoak hartzen eta ahal degun neurrian aktibatzen saiatuko gara. Guk ez dugu ekintza guztiak egiteko gaitasunik edo ahalmenik gurea gidaritza lan bat izango da”. 2011 urtera begira, “poliki poliki hasiko gara” dio, “orain arte funtzionatzen zuten ekintzak aurrera eramaten saiatuko gara, eta ea zer gehiago gehitu dezakegun”.
Alde batetik “orain arte egiten zenaren transmisio bat egongo da” dio Lizarazuk. “Ardurak zituzten pertsonen lan ildoak, datu baseak eta informazioa jasoko dugu, eta hor prozesu bat egongo da. Bestetik, gure indarrak neurtze aldera, egin denarekin jarraituko dugu, eta baita zerbait berria egiten saiatu ere”. “Gure helburua, ahalik eta jende gehienari ahalik eta lan edo konpromezu gutxiena eskatzea izango da, finean, gidaritza lan bat egiten ahaleginduko gara”.
Zintzo MIntzo elkarteko kideak
Zuzendaritza zaharrak, bere aldetik, begi onez ikusi du aldaketa,”jarraipena ematen zaiolako”. Talde berriari elkartea gidatzeko gaitasuna aitortzen diote. “Aldaketa beharrezkoa zen, gauza berriak egiteko, eta jende berria sartzeko”. Kargu hartze bileran egondako “giro ona” ere nabarmendu dute zuzendaritza talde zaharreko kideek. “Itxaropentxu atera gara” diote.