Biloreri buruzko batzarra egingo dute gaur Zaldibian
Zaldibiako Udaleko kudeaketa batzordeak herri batzarra antolatu du gaurko, Bilore lantegi zaharraren egoera eta etorkizuna lantzeko. Karreane kultur etxean 19:00etan hasiko da bilera, eta zaldibiar guztiek parte har dezakete. Aferari buruzko informazioa eman eta herritarren iritziak jaso nahi ditu kudeaketa batzordeak. Lantegi zaharraren egoera «lotsagarria» dela eta administrazioa «itsu, mutu eta gor» dagoela dio Udalak aste honetan zabaldutako ohar batek. Zaldibiako Bilore xaboi fabrika zaharraren afera zertan den aztertzeko herri batzarra deitu du Zaldibiako Udaleko kudeaketa batzordeak etziko (19:00etan Karreane kultur etxean). Lantegia duela bospasei urte itxi zutenetik Bilore «etxerik gabekoen bat-bateko bizileku, langabeen bizimoduaren aringarri, negoziorako aukera ondo aprobetxatu dutenen eta benetako sakeorako gune» bihurtu dela dio Udalak zabaldu duen oharrean. Bilore ekinean aritu zen 50 urte inguruan Zaldibiari aberastasuna ekarri ziola dio oharrak, kutsadura polemika iturri izan zela ere gogoratuz. «Eta orain zer? Nola definituko zenuke herriko sarreran Bilore lantokiak duen itxura? Kutsadura paisajistikoa agian?», galdetzen du udal kudeaketa batzordeak. Gai horiez jardungo dira osteguneko batzar irekian, eta udal arduradunek mobilizaziora jotzea ere ez dute baztertu. Kudeaketa batzordearen hitzetan eraikinean «txikizioa, axolagabekeria eta arriskua» dago, eta «lotsagarria» da egoera. «Horrelako egoerari aurre egin beharko liokeen administrazio aginpideduna itsu, mutu eta gor dago». Kasua epaitegietan dagoela eta «informazio apurra» [...]
Zaldibiako Udaleko kudeaketa batzordeak herri batzarra antolatu du gaurko, Bilore lantegi zaharraren egoera eta etorkizuna lantzeko. Karreane kultur etxean 19:00etan hasiko da bilera, eta zaldibiar guztiek parte har dezakete. Aferari buruzko informazioa eman eta herritarren iritziak jaso nahi ditu kudeaketa batzordeak.
Lantegi zaharraren egoera «lotsagarria» dela eta administrazioa «itsu, mutu eta gor» dagoela dio Udalak aste honetan zabaldutako ohar batek. Zaldibiako Bilore xaboi fabrika zaharraren afera zertan den aztertzeko herri batzarra deitu du Zaldibiako Udaleko kudeaketa batzordeak etziko (19:00etan Karreane kultur etxean). Lantegia duela bospasei urte itxi zutenetik Bilore «etxerik gabekoen bat-bateko bizileku, langabeen bizimoduaren aringarri, negoziorako aukera ondo aprobetxatu dutenen eta benetako sakeorako gune» bihurtu dela dio Udalak zabaldu duen oharrean.
Bilore ekinean aritu zen 50 urte inguruan Zaldibiari aberastasuna ekarri ziola dio oharrak, kutsadura polemika iturri izan zela ere gogoratuz. «Eta orain zer? Nola definituko zenuke herriko sarreran Bilore lantokiak duen itxura? Kutsadura paisajistikoa agian?», galdetzen du udal kudeaketa batzordeak. Gai horiez jardungo dira osteguneko batzar irekian, eta udal arduradunek mobilizaziora jotzea ere ez dute baztertu.
Kudeaketa batzordearen hitzetan eraikinean «txikizioa, axolagabekeria eta arriskua» dago, eta «lotsagarria» da egoera. «Horrelako egoerari aurre egin beharko liokeen administrazio aginpideduna itsu, mutu eta gor dago».
Kasua epaitegietan dagoela eta «informazio apurra» iristen dela salatu du batzordeak. Kudeaketa integrala egitea, administrazioak eta arduradunek «pilota elkarri pasatu» beharrean irtenbideak ematea, eta «gertatzen ari denaren berri izateko eskubidea» aldarrikatu dute idatzian.
Etziko herri batzarra gaia sakontzeko eta herritarren iritziak jasotzeko baliatu nahi dute.