Jon Erguin beasaindarra bigarren sailkatu zen pasa den asteburuan Kantabrian jokatu zen neguko Espainiako triatloi txapelketan. Trigoi Triatloi Taldeko lau kide izan ziren Alto Campon egin zen lehian. Etor Mendia 18. sailkatu zen eta 40 eta 44 urte ar...
Esaera zaharretara joz, ez da fama onekoa hilabete hau: Otsaila nahiz laburrena bera hilabete txarrena, otsaileko loreak ez du sagarrik ematen, otsail lore batez lore. Horrelako hamaika bil daitezke. Feriarekin lotuta ere ez da pozkarioan jendea sentitzen deneko hilabetea. Baina nahi duenak beti ikusiko dio alde onik, “eguna nabarmen luzatu da”, “otsaileko elurrek ez du hainbeste izutzen”, “festaz festa hasten den hilabetea da, gaur kandelario bihar San Blas eta Santageda segidan”. Eta asteazken honetan ere denetariko zantzuak ikus zitezken. Postu batzutan barazki eta fruta aukera mugatua baina baita eskaintza berriak ere. San Blas opilak prest Kandelaria Egunez San Blas opilak zituen salgai Maite Iturbek, Udanako ogia saltzera urte hasieratik etortzen hasi zena, euroan salgai bakoitza. Landareetan, berriz, marrubi landareak ikusi ditugu Montesen postuan 0,60an bakoitza, eta gazta saltzaileak hasi dira ardi gazta berria saltzen. Datorren astean emango ditugu berri zehatzagoak, aurrerapen moduan aipatu, gerora garestituko bada ere, iazko prezio berean hasi direla saltzen: 15,50 eta 17 e/k. Prezioetan aldaketarik izan ez bada ere baserriko oiloak hasi dira bixitzen, arrautza kopuruak nabarmen gora egin du; gehiagoren esperantzan oraindik. Beraz hasi besterik egin ez den otsaileko fama txarra begi onez ikusteko arrazoirik ez da falta.
Goierriko Pala Kopako aurreneko partida asteartea arratsean jokatuko zen Olaberrian. Eskualdeko «palari onenak» ariko dira lehen lehiaketan, zortzi bikote guztira. Idiazabalgo Atxurbide eta Ordiziako Oiangu pilota elkarteetakoak dira pilotariak, eta ...
Goierriko Urrup antzerki taldeak ostiralean Areria antzokian El cianuro… ¿solo o con leche? antzezlana egingo du, aurreko astean Beasainen aurkeztu ondoren. Sarrerak udaletxean eros daitezke aurrez, 5 euroan. Antzerki emanaldia ostiralean 22:00e...
Ostiralean, otsailak 4, hasiko da Lazkaon lehenbiziko mus masterra. Heren tabernan jokatuko dira partidak, eta izena 22:00ak arte eman daiteke. Bikoteko 20 euro ordaindu behar da. Aldiko 15 bikote baino gehiago badira bikote irabazlea master finalera j...
Zaldibiako Udaleko kudeaketa batzordeak herri batzarra antolatu du gaurko, Bilore lantegi zaharraren egoera eta etorkizuna lantzeko. Karreane kultur etxean 19:00etan hasiko da bilera, eta zaldibiar guztiek parte har dezakete. Aferari buruzko informazioa eman eta herritarren iritziak jaso nahi ditu kudeaketa batzordeak. Lantegi zaharraren egoera «lotsagarria» dela eta administrazioa «itsu, mutu eta gor» dagoela dio Udalak aste honetan zabaldutako ohar batek. Zaldibiako Bilore xaboi fabrika zaharraren afera zertan den aztertzeko herri batzarra deitu du Zaldibiako Udaleko kudeaketa batzordeak etziko (19:00etan Karreane kultur etxean). Lantegia duela bospasei urte itxi zutenetik Bilore «etxerik gabekoen bat-bateko bizileku, langabeen bizimoduaren aringarri, negoziorako aukera ondo aprobetxatu dutenen eta benetako sakeorako gune» bihurtu dela dio Udalak zabaldu duen oharrean. Bilore ekinean aritu zen 50 urte inguruan Zaldibiari aberastasuna ekarri ziola dio oharrak, kutsadura polemika iturri izan zela ere gogoratuz. «Eta orain zer? Nola definituko zenuke herriko sarreran Bilore lantokiak duen itxura? Kutsadura paisajistikoa agian?», galdetzen du udal kudeaketa batzordeak. Gai horiez jardungo dira osteguneko batzar irekian, eta udal arduradunek mobilizaziora jotzea ere ez dute baztertu. Kudeaketa batzordearen hitzetan eraikinean «txikizioa, axolagabekeria eta arriskua» dago, eta «lotsagarria» da egoera. «Horrelako egoerari aurre egin beharko liokeen administrazio aginpideduna itsu, mutu eta gor dago». Kasua epaitegietan dagoela eta «informazio apurra» [...]
Ataungo Herri Antzokian Pan negro filma emango dute asteburu honetan. Ostiralean eta larunbatean 22:00etan hasiko dira emanaldiak, eta igandean 19:30ean. Haurrentzat Las cronicas de Narnia botako dute, igandean 16:30ean.
Goierriko eta Gipuzkoako enpresen lana eta «langileak mantentzeko ahalegina» goraipatu zituen Pello Gonzalezek herenegun, Goieki garapen agentzian eman zuen hitzaldian. Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza diputatuak, aldundiak azken hiru urteetan landutako Kudeaketa Planaren berri eman zien eskualdeko enpresariei. Hauek, euren iritzia eman eta galderak egiteko aukera ere izan zuten segidan egin zuten solasaldian. Berriketa «mamitsua» izan zen, antolatzaileen esanetan. Entzuleek diputatuari egin zizkioten galderen artean,langabeziaren gaia atera zen. Gonzalezen hitzetan, «Gipuzkoa da Estatuan langabezia tasa txikiena duen lurraldea; eta hori, enpresek langileak mantentzeko egin duten ahaleginaren isla da». Zentzu horretan, «ongizatearen gizartea nahi badugu, enpresa gehiago eta sendoagoak» behar direla azaldu zuen Gonzalezek, eta horretarako, «enpresarien figura babestu, euren arteko harremanak sendotu eta merkatu berrien bila joan behar dugu». Enpresentzako laguntzak ere hizpide izan zituzten. 2011ko krisiaren kontrako planean, «oro har, laguntzak mantendu» egingo dituztela argitu zuen Gonzalezek. Plangintza horren harira, nazioartera ateratzeko proiektuen beharra azpimarratu eta proiektu horientzako atal berezi bat dutela ere gogorarazi zuen. Helburuak betetzen Foru Aldundiak Gipuzkoa Eraikitzen ekimena aurkeztu zuenetik, herriz herri ari dira bilerak egin eta «Aldundiaren kudeaketa herritarrekin partekatzeko eta aztertzeko» saioak egiten. Goierrin orain arte egin direnak, herritarrentzako saio irekiak izan dira. Goiekin egin zutena ere irekia zen, baina batez ere, enpresa [...]
Aiert Zufiriak erraz irabazi du gaur eguerdian, Herriko 23. Txirrindulari Proba. Bigarren Xabier Intsausti sartu da helmugan eta hirugarren berriz, Jon Urteaga Delgado. Eguerdiko hamabiak aldera, haurren txirrindulari probaren ondoren ekin diote helduek lehiari. Hogei lagunek parte hartu dute, guztiak gizonezkoak. Txirrundulariek plazatik irten eta Benta Txikira jo dute. Handik Poyan aldera abiatu dira eta bertako biribilgunean buelta hartu ondoren, berriz ere plazara joan dira. Ibilbide hori zazpi aldiz egin behar izan dute lana borobiltzeko. Ihesaldi askoko proba izan da, ikusteko polita. Ibilbidearen hasierako lehen metroak kirolari guztiek elkarrekin egin dituzte. Poyan inguruan ordea, taldea puskatu egin da eta hiru txirrindularik, Guillermo Urrestarazuk, Haritz Ugartek eta Bene Aguilarrek ihes egin dute. Bigarren itzulian, Bene Aguilar atzean gelditu da eta beste biek egin dute aurrera. Hirugarren itzulian, Haritz Ugartek ihes egin dio Urrestarazuri eta hainbat kilometro bakarrik egin ditu. Laugarren itzulian, Benta Txikitik bueltan zetozela, plaza parean Haritz Ugarte harrapatu egin du taldeak eta tarte batean tropelean joan dira. Poyaneko biribilgunean buelta hartu aurretik salbuespena eginez, gora igo dira txirrindulariak laugarren itzulian. Lehendabizi Haritz Ugarte iritsi da Poyanera eta horregatik Ampo saria jaso du. Bigarren Aitor Urkia iritsi da eta hirugarren Guillermo Urrestarazu. Bosgarren itzulian Alejandro Bikuña beteranoak alde egin du, [...]
Inoxcra-Beasain taldeak egin duen neguko denboraldia bikaina izan da. Ziklo krosean eta pistan aritu dira talde beasaindarreko txirrindulari gazteak, eta batzuk baita bi kategorietan ere. Taldeko zuzendariek ordea, lortutako emaitzen gainetik, taldean izan duten giro ona azpimarratu dute, bai taldeko txirrindularien artean eta baita gainontzeko taldeetako kideekin ere. Horrek txirrindularitza taldeko kirola dela erakusten du Loinatz taldekoen iritziz, “zailtasunen aurrean elkarri laguntzeko gai izan direlako”. Neguko denboraldian txirrindulariek egin dituzten sakrifizioak handiak izan dira, ziklo krosean aritu direnek hotza eta eguraldi txarra izan dutelako etsai, eta pistan aritu direnek astean behin Donostiara joan behar izan dutelako entrenatzera eta asteburueran konpetitzera. Ziklo-krosean 18 proba Inoxcra-Beasain taldeko txirrindulariek ziklo-kroseko 18 probetan parte hartu dute denboraldi honetan, tartean probintzia mailakoak eta Euskadiko Txapelketa. 2010eko urriaren 31n eman zioten hasiera denboraldiari Karrantzan (Bizkaia) eta aurtengo urtarrilaren 22an amaitu dute Ispasterren (Bizkaia). Talde beasaindarretik zazpi txirrindulari aritu dira ziklo krosean: Alex Aranburu, Xabat Aranburu, Patxi Aldanondo, Eriko Mujika, Daniel Mayora, Ander Alonso eta Ahetze Arratibel. 18 probetatik bost irabazi dituzte, lau Alex Aranburuk eta bat Patxi Aldanondok. Aranburuk gainera, Gipuzkoako txapela ere lortu du eta Espainiako txapelketan, Euskadiko ordezkaritzarekin, zazpigarren sailkatu zen. Pistan Challangea Azken urteetan pistako Challange proba antolatu izan ohi da eta bertan [...]
Kontzertuei 22:30ean emango zaie hasiera eta doan izango dira. Zuzenean KKinZona irratian entzuteko aukera ere izango da.
Fideletxe erretako etxearen alde Lazkaon antolatu duten errifako sariduna ez da agertu bigarren zozketan ere. Aurrena ateratako zenbakia saldu gabe zegoen, eta bigarren aldiz zotz eginda ere zenbaki sariduna (7.115) ez du inork aurkeztu. Igandean, otsa...
Euskal Herria bi urtez behin zeharkatzen duen Korrika ekimena aurten izango da, eta Itsasondon batzordea sortu dute aurretik ekitaldiak prestatu eta Korrikari babesa emateko. Astelehen iluntzean burutu zuten aurreneko bilera, itsasondoarrekin eta herri...
Lazkaoko Joxemiel Barandiaran kiroldegiaren aurretik igarotzen den bidea zirkulazioarentzat itxi egin dute gaur goizean, osteguna. Mikelar kaletik plazako aparkalekura ezingo da sartu, udaletxe atzetik bakarrik. 09:00etan itxi dute pasabidea, kirolde...
Iazko mahats uztaren txakolin emaria ontzen ari da. San Anton egunean, urtarrilak 17, Getarian (Gipuzkoa) aurkeztu zituzten sormarka horren pean merkaturatzen diren 24 upategitako edariak, tartean Goierriko bakarra: Olaberriko Bengoetxe txakolina. Getariako Txakolina izenarekin hirugarren urtea du Iñaki Etxeberria eta Ana Mari Urteaga senar-emazteen edariak, eta etxeko lau hektarea inguru mahastik damaieten uzta deposituetan ontzen ari dira. Sormarkaren eskakizunez San Anton egunerako botilaratu behar izan dituzte litro batzuk, baina oraindik garaizegi dela aitortu du Etxeberriak: «Presaka antzean da oraindik. Apirilean botilaratu eta maiatzean aterako dugu aurtengo txakolina. Botilan hilabete behar du gutxienez». Urriaren 3-4an bildu zuten mahatsa, 25 tona inguru. Denera 17.000 litro muztio dituzte altzairu herdoilgaitzezko deposituetan; «posoa kenduta ez da iritsiko 17ra; 16.500 litro edo holakoren bat aterako dira», kalkulatu du Olaberriko txakolingileak. Banaketa-etxeen bidez merkaturatuko dute txakolin produkzioaren zati handiena, euren kabuz gainontzekoa. Eskualdeko tabernetan eta dendetan aurkitu ahalko da. Gehiena Goierrin eta Gipuzkoan saltzen dute, baina AEBetara, Frantziara –Parisera batik bat– eta Espainiara ere esportatzen hasiak dira. Portugaldar handizkariek ere agertu diete interesa. Alkohol askokoa Urriaren hasieran bildu zuten mahats uzta. Alkoholeez 12,5 gradu da txakolina oraingoz, «gehiegitxo» ote daukan aitortu du Etxeberriak. «Iraileko azken ostegunean begiratu nion mahatsari errefraktometroarekin, eta 10 graduan zegoen gehiena. Oraindik [...]
Santa Ageda inguruan Legorretan ohitura duten bezala, elkartasunezko talo festa egingo dute aurten ere. Larunbatean izango da, 18:30etik aurrera. Udalak eta Ugarotarrak guraso elkarteak antolatu dute festa. Taloak plazan egingo dituzte, eta salduta bil...