Palako Goierriko Kopa lehiaketa sortu dute Olaberrian astero jokatuko dena
Goierriko Pala Kopako aurreneko partida asteartea arratsean jokatuko zen Olaberrian. Eskualdeko «palari onenak» ariko dira lehen lehiaketan, zortzi bikote guztira. Idiazabalgo Atxurbide eta Ordiziako Oiangu pilota elkarteetakoak dira pilotariak, eta ...
Goierriko Pala Kopako aurreneko partida asteartea arratsean jokatuko zen Olaberrian. Eskualdeko «palari onenak» ariko dira lehen lehiaketan, zortzi bikote guztira. Idiazabalgo Atxurbide eta Ordiziako Oiangu pilota elkarteetakoak dira pilotariak, eta paletekin eta larruzko pilotekin jokatuko dute.
Kanporaketa eran garatuko da lehiaketa, eta otsailean dira lau final-laurdenak, asteartero bana: aste honetan lehena, hilaren 8an, 15ean eta 22an. Final aurrekoak martxoaren 1ean, eta finala martxoaren 13an (igandea) datatu dituzte. Korrika Kulturalarekin bat egingo du finalak, eta bukatutakoan parte hartu duten palari guztiek bazkaria (babarruna jana) egingo dute Arkupe elkartean.
Honakoak dira Goierriko I. Pala Kopan ariko diren bikoak: Gelbentzu-Agirre, Luzuriaga-Goiburu, Aranburu-Olaran, Arrieta-Letamendia, Arantzegi-Otero, Arrieta II.a-Garrido, Gutierrez-Goñi, eta Soraluze-Erize.