Pentsioen erreformaren aurkako elkarretaratzea
Gaur eguerdian LAB sindikatuko helduek eta pentsiodunek elkarretaratzea egin dute Urretxuko eta Zumarragako Areizaga Kalebarren plazan. Amaieran bertso bat abestu dute:
“Bizi guztia lanean
beti gerokon pentsatzen
eta iritsi ta gero
ez degu ezer ulertzen
Jubilatu ta alarguna
nola gaittuzten baztertzen.
Eta Madrilen eroso
Gure kaxatik lauprtzen.
Hitz polittekin ez degu (bis)
pentsio duinik lortzen
eta ez degu lortuko
ez badegu borrokatzen
hortik gure deiadarra
LABeko kideei zabaltzen
Asko gera Euskal Herrian
Ta hasi gaittezen biltzen”