Aste honetan bi pilota txapelketa hasiko dituzte. Bata Zumarragan eta bestea Legazpin. Zumarragakoa XX. Goñiren omenezko txapelketa izango da eta gaur hasiko da Legazpikoa aldiz, V. pilota txapelketa herrikoia da, ostiralean hasiko dena. Legazpiko txapelketa herrikoiean 52 bikotek eman dute urten izena, iaz baina 4 gehiagok eta estreinekoz nesken bikote bat ere arituko da lehian. Honekin batera, Legazpiko pilota eskolako gazteen txapelketa ere abiaraziko dute datorren astean. Unai Olaizola Legazpiko Gazteak elkarteko kideak dioenez, «oso balorazio ona egiten dugu». «Duela bost urte 24 bikoterekin hasi genuen txapelketa eta egun eskuetatik joaten ari zaigu. Arrakasta handia izan du eta orain lan egitea dagokigu. Gainera, kontuan izan behar da pilota ez dela futbola». Parte hartzeari erreparatuz gero, «gazteenak 16 urte izango ditu eta helduenak 57. Guztiak legazpiarrak dira gainera» dio Olaizolak. Pilotariak 13 multzotan banatu dituzte eta multzoko lehen biak eta 6 hirugarren onenek egingo dute aurrera. Lehen fasea martxoa erdialdera arte luzatuko dute eta atzetik kanporaketak hasiko dituzte. Finala apirilaren 30ean jokatuko da, jai giroan. Egun borobila izango da gainera. Goizean gaztetxoen pilota txapelketako finala jokatuko dute, eguerdian herri bazkaria egingo dute eta arratsaldean azkenik, txapelketa herrikoieko finala jokatuko da. Partida guztiak Urbeltz pilotalekuan jokatuko dituzte. Gaztetxoenak zapatuetan eta nagusienak aldiz, [...]
Urretxun eta Legazpin haurrentzako zine emanaldiak egingo dituzte igandean, hilak 13. Urretxun Ice Age 2 filma proiektatuko dute, euskarazko bertsioan. Emanaldiak 90 minutu iraungo ditu, Labegan egingo dute eta sarrerak euro bat balioko du. Legazpin be...
Bihar arratsaldean operaz gozatzeko aukera berri bat izango da Legazpin. Giacomo Pucciniren La Rondine operaren lehen zatia proiektatuko dute bihar, Ainhoa Artetaren parte hartzearekin. Emanaldia kultur etxean egingo dute, 20:30ean. Bigarren zatia otsa...