Ataungo jubilatu elkartea arduradun berriekin da
Ataungo Atseden-Toki jubilatu elkarteak ostegunean egin zuen batzarrean arduradun berriak izendatu zituzten. Nikolas Goikoetxea da orain lehendakari, Jose Manuel Barandiaran idazkari. «Gogotsu» daude batzordekide sartu berriak, eta aurreko taldeak «...
Ataungo Atseden-Toki jubilatu elkarteak ostegunean egin zuen batzarrean arduradun berriak izendatu zituzten. Nikolas Goikoetxea da orain lehendakari, Jose Manuel Barandiaran idazkari. «Gogotsu» daude batzordekide sartu berriak, eta aurreko taldeak «lan bikaina» egin duela goraipatu eta eskertu dute. Jose Inazio Irastortza zen oraintsu arte lehendakari, Jose Luis Gorostizu idazkari. Arduradun talde berriak lehen ekimena ostiral honetarako, otsailak 11, antolatu du; talo jana izango da elkartean, 19:00etan, izena emanda.