Ataungo Atseden-Toki jubilatu elkarteak ostegunean egin zuen batzarrean arduradun berriak izendatu zituzten. Nikolas Goikoetxea da orain lehendakari, Jose Manuel Barandiaran idazkari. «Gogotsu» daude batzordekide sartu berriak, eta aurreko taldeak «...
Ordiziako Gaztetxearen 25. urteurrena ospatzeko ekitaldien baitan otsaileko lehen ekintza etzi, hilak 12, egingo dute gaztetxean. La flor del desierto filma proiektatuko dute 19:00etan. Ondoren filmari buruzko mahai-ingurua egingo dute. Larunbaterako, ...
Ordiziako Udalak etxeko atea giltzaz ixteko ohitura hartzeko gomendioa egin die herritarrei, lapurretak ekiditeko neurri egokiena dela iritzita. Era berean, edozein susmoren aurrean Udaltzaingora edo Ertzaintzara hots egiteko deia egin dute. Aste honet...
Beasaingo Zaldizurreta biribilgunetik hasi eta Senpe merkatalgunera arteko zatian ez dituzte oinezkoentzako eta bizikletentzako bideak bereiziko. Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako proiektuan oinezkoen bidea eta bizikletentzakoa bi altuera ezberdineta...
Arrano Kultur Elkarteak bertso afaria antolatu du larunbaterako. Hiru urtez itxita egonda elkartea eta larunbatean Jon Maia eta Amets Arzallus gonbidatu dituzte afarira. Larunbatean 21:00etan hasiko da afaria elkartean eta bertara joateko txartelak Arr...
Aitziber Garmendiak (Zaldibia, 1982) eta Ainhoa Garaik (Arrasate, 1983) aktore gazteak protagonista diren Baginaren bakarrizketak antzezlanarekin gozatzeko aukera izango da etzi Ordiziako Herri Antzokian, 22:15ean. Ordiziako eta Beasaingo udaletako kultura batzordeek antolatutako Antzerki Garaia zikloaren hirugarren emanaldia da. Eve Ensler feminista estatubatuarrak 1996an sortutako antzezlana euskaraz ikusteko aukera eman du aurrenekoz Txalo konpainiak. Begoña Bilbao da obraren zuzendaria, eta itzulpena Inma Infiestak egin du. Enslerrek berrehun emakume baino gehiagorekin egindako elkarrizketak ditu oinarrian antzezlanak. Baginarekin zerikusia duten gaiak jorratzen ditu: sexu harremanak, masturbazioa, hilekoa, erditzea, bortxaketa… “Berez komedia da, baina zenbait unetan drama kutsua du, sexu erasoei buruz jarduten dugunean batez ere”, diote antzezleek.
Ikasturte honetan herri eskolan hasi diren hiru ikasleei, Ekain Ansoreaga mutiloarrari, eta Nora Iztueta eta Harriet Apaolaza zeraindarrei 600 euroko diru laguntza eman die Zeraingo Udalak. Zeraindarrek haurrak herritartu eta herria bizirik mantentz...
Zegamako gaztelekuan ibiltzen diren zenbait nerabe, Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako Emanzipakzio proiektuan parte hartzen ari dira. Emanzipakzio gaztelekuetan egoten diren 17 urtetik 18 urte bitarteko nerabeen emantzipazioa bilatzen duen proiektua da. Ekimen horrek gazte horien emantzipazio ibilbideetan lagungarri izan nahi du, bakoitzaren ekimenen garapenean lagunduz, gazte taldeak elkarte bilakatzera gidatuz, gazteak hiritar parte hartze aktibora bultzatuz zein epe laburreko motibazioen aurkikuntzan lagunduz. Gipuzkoako Foru Aldundia herrialdeko zazpi gaztelekurekin lantzen ari da Emanzipakzio proiektua eta horien artean daude Zegamako eta Itsasondoko gaztelekuak. Joan den asteburuan, Zarauzko Igerain aterpetxean topaketa bat burutu zuten eta bertan zazpi gazteleku horietako 50 gaztek eta hezitzailek parte hartu zuten. Zortzi gazte eta hezitzailea Herri bakoitzetik hezitzaileak eta gehienez zortzi gaztek parte hartu zezaketen topaketa horietan. Ainitze Azurmendi Zegamako gaztelekuko hezitzaileak bertako nerabeei programa horren berri eman zienean, hamalauk eman zuten izena eta horregatik, zozketa egiteko erabakia hartu zuten. Horrela, Zegamatik zortzi gazte, sei neska eta bi mutil eta hezitzailea izan ziren Zarautzen asteburuan. «Dena den, aipatu, egitasmo honetan herriko hamalau gazte horiek parte hartuko dutela eta zortzi gazteak talde osoaren ordezkari gisa joan zirela» gehitu du Azurmendik. Gazteek ostiraletik igandera bitartean, proiektuak egiten ikasteko topaketa praktiko formatiboa egin zuten Zarauzko aterpetxean eta ondoren bertan ikasitakoa [...]